argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 06a

Luther Blisset-en izenpean zenbait idazle, ekintzaile eta artistak 1999an argitaratutako Q nobela historikoa euskaraz plazaratu du Gatazka Kolektiboak. “Noor daki” izenpean itzulirik plazaratu dute XVI. mendean girotutako eleberria, eta Interneten doan deskargatzeko moduan paratu dute: www.ddtgatazka.com.

 

Iratxe Esnaola donostiarrak irabazi du Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa, Galerna lanarekin. 5.400 euro jasoko ditu Esnaolak, eta udaberrian saritutako eleberria plazaratuko du Elkarrek. Argitaletxe horrek eta Ondarroako Udalak antolatzen dute Zubikarai lehiaketa. Iratxe Esnaola Donostian jaio zen 1983an. Kazetaritzan lizentziatua da EHUn, eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Granada Unibertsitatean. Gaur egun unibertsitateko irakaslea da Txileko Santiagon. Hauxe izango du argitaratuko duen lehen lana. Lau lagunen arteko harreman sare nahasiaz ari da Galerna.

 
 

Gure Irratiaren webgunea (www.gureirratia.eu) martxan jarri dute berriz, itxura eraberrituarekin. Iazko irailean Turkiako nazioari gorazarre egiten zion hacker batek matxuratu zuenetik, webgunea eraberritzeko probestu dute aukera.