argia.eus
INPRIMATU
Augustin Zubikarairen biografia
  • Ana Urkiza ::Augustin Zubikarai

    Elkar

    prezioa ::14€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Idazlea eta abertzalea: hara Augustin Zubikarai definitzen duten bi hitz. Joan den astean banatu zen ondarroarraren izena daraman saria, baina horretaz gain, izan da beste motiborik Zubikarairen izena prentsan agertzeko. Ana Urkizak haren biografia idatzi baitu Elkar argitaletxearentzat. Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak izkiriatu du liburuaren hitzaurrea, eta Urkizak berriz, 2004an zendu zen herrikidearen bizitzako ibilbidea errepasatu du. Kazetaritzatik antzerkira, gerratik erbestera, euskalgintzaren berpiztea... Mendea bete-betean bizitu zuen Zubikaraik.