Fertxu Izquierdo idazleak Deiaren Ortzadar gehigarrian, Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek poesia liburuaz: "Lurralde atsegina egiten zait poesia. Lerro gutxitan gauza ugari esan dezakezu, sentimendu asko adierazi, hitzekin jolastu... (...) Izenburu horretan ezkutatzen da liburuaren metafora. Gaur egun mota guztietako jendea bizi da hirietan, leku guztietatik etorriak. Eta jende hori guztia hiriko egungo bizimodura egokitzen da. Honen guztiaren metafora, hiriko bizimoduaren metafora dira txoriak, zeren eta txoriak aspaldi iritsi baitziren hirietara eta berehala egokitu ziren; zuhaitzak ez dituzten lekuetan telebista antenetan, esaterako, bilatu dute babesa".