Lautadetako haizea

  • Xabaltx::Xabaltx

    Maiatz, 2009

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sarako idazleen biltzarrera Maiatzekoek uzta beti interesgarria ekartzen dute. 2009ko apirilean Xabaltx zuraidarraren letraz osatutako liburua agertu zen aipatutako elkartearen eskutik. Poema liburu baten antzera irakurri dugu, tributu baten moduan ulertu, eta musika bera bezala gozatu. Daukan barne-erritmoagatik izango da agian. Nafarroa garaian bizi den kantariaren Xabaltx & H2O (1994, autoekoiztua), Zalantzak (1998, IZ), Gauerdi pasa eta (2001, Agorila), SMS galduak (2005, Gaztelupeko Hotsak) eta Cymeus (2009, Agorila) diskoetako letren hustuketa honetan murgiltzea abentura polita da, nahiz eta piezetako asko, normala denez, pobreak izan irakurtzeko eta egokiagoak kantatzeko. Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan, baina beste batzuk itzelak dira –Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa–. Are gehiago: itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait iltzatuta gogoa. Belar hoberena da adibide on bat: zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra.

Hitzetako asko maila poetiko altuegikoak ez direla jakin arren, barrunta daiteke abestia euren baitan, musika euren eitean. Neil Youngekin gertatzen den bezala –ez da, inondik ere, konparagarri–, letrak goratu egiten du kantua. Hori meritu handikoa da, musikaltasuna eta esanahia uztartu behar baitira. 

Arestian aipatutako horregatik guztiagatik atsegin ditut, txarragoak edo hobeak, inoren letrekin ez dabiltzan kantariak. Cohen, Jim Morrison, Dylan, Víctor Jara, Silvio edo Moustaki dira batzuk –askorentzat poesia irakasle–, baina hurragokoak eta bikainak dira, baita, Juan Carlos Perez, Niko Etxart eta Anje Duhalde. Xabaltx azken hauen arrazakoa da, eta Lou Reeden senidea: idazle moduan ez hain poeta, poeta moduan ez hain idazle… musikari, finean.

Xabaltxek ekologiari, gizarte arazoei, alaitasunari eta amodioari kantatzen dienean, beti kantatzen die musikariaren askatasun-senarekin. Azken mohikanoaren antzera, arean bakartia du tonua, arean iluna, baina era berean kultua eta erreferentziaz betea da bere idazkera. Zabaltza baserriko semeak asko ikusi du bizitzan, eta liburu honetan ageri da garbi zelan fenixa behin eta berriro itzultzen den errautsetatik. Liburu sano gomendagarria da, zuzena delako. Lore ximelduen enpalagua larregizkoa denean irakurtzeko modukoa. n

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude