Joan den astean milaka pertsona elkartu ziren Santiagoko Obradoiro plazan (25.000 lagunentzako tokia du) Gobernua prestatzen ari den Galegoaren Dekretuaren aurka protesta egiteko. Queremos Galego plataforma herritarrak antolatu zuen hezkuntza publikorako deitutako greba. Dekretu horrek galegoaren presentzia %50etik %33ra gutxituko luke eta gurasoek aukeratuko lukete zein hizkuntzatan jasoko lituzketen euren seme-alabek nahita-nahiezko ikasgaiak.