“Jendearekin barre egin nahi dut, ez jendeaz”

  • Gaztetxeetan monologoak egiten hasi zena Xabinaitor da orain.
Mikel Pagadizabal
Mikel PagadizabalDani Blanco

Hara trafiko segurtasunaren aldeko kanpainen ideologoa!


Bizitzak salbatzeko bada ni beti prest! Hori bai, nik amona zahar batek bezala gidatzen dut, mantso-mantso, semaforo guztiei begira...

Xabinaitor izateko jaio zinela, alegia.


Ardura ikaragarria da, baina oso harro nago. Pena, eguneroko bizitzan super-botere horiek ez izatea!

Umorea ez al da super-botere bat?


Umorea oso gauza serioa da. Norekin barre egitea da kontua, ez zertaz. Aurrena errespetua, inori minik ez emateko sentiberatasuna, eta hortik aurrera dena da umore-gai.

Sinestarazi nahi diguzuna baino langileagoa ote zaren...


Nahiko langilea naiz, oso maniatikoa, eta erabat perfekzionista. Lanak loa kentzen dit. 24 orduetan ari naiz lanean. Askotan, gauez komunera jaiki, ideia bat okurritu, eta ordenagailu aurrean jartzen naiz.

Gizajoa, negarrez hastear nago.


Erotuko nintzela ere pentsatu izan dut, baina badakizu, jaiotzen garen bezalakoak gara eta... kar, kar, kar!

Zuzenbidea eta diseinu grafikoa ikasteko ez da inor jaiotzen!


Pentsa, publizitate agentzia batetik erreskatatu ninduen Alkainek, eta egun, egiten dudanak asebetetzen nauenez ez nau segurtasun ezak beldurtzen. Hori bai, norberak bere lana sortu ezean jai dago.


Noiz arraio konturatuko zarete gipuzkera ez dela euskara batua?


Konturatu ginelako egiten dugu egiten duguna! Darabilgun euskara ulerterraza da, eta sortzekotan, azkarregi hitz egiten dugulako sortu daitezke arazoak. Baina Iparraldean eta Bizkaian ere barre egiten duten artean...

“Hemen eta orain, Pagadi euskaltzain!”


Jendeak euskarazko irain eta erreferentzia falta aipatzen du etengabe, baina niretzat euskara berezko erreminta izan da, esaerak bilatu, sortu, eta jendearen pentsaera aztertzeko. Kaleko jendearengana heltzeko kaleko euskara erabili beharko da, ezta? Euskalkiek ez al zuten euskara batua aberasten?


Harrotu gabe, arrakastak lana baizik ez dakar eta.


Futbolariek bezala, aukera daukazun artean aprobetxatu eta zurea egin behar duzu. Inoiz pentsatzen dut aspertuko ote garen, aspertuko ote dugun, baina kaleko termometroa bero dagoen bitartean bota pinua!


Pagadi pinua botatzen, hori da hori anbizioa!


Jendearekin barre egin nahi dut, ez jendeaz. Hori eginez, jendea erlaxatu, entretenitu, eta inoiz edo behin kontzientziaren bat ukitzen badut, ni pozik. Horixe da nire bizitzako rola. Ez daukat bestelako anbiziorik.

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude