Literaturaren kiratsa

Ogia, berdin da zuria, gorria, beltza edo otasa baldin bada... ogia ogi bada loratu egiten da. Jan gabe geratzearen geratzeaz, eguna joan eta astea etorri, ogia lizurdindu eta lizunak josten dion soineko harro urdina da lorea. Gustukoak ditut nik loratzen direnak, lagunak bezala ogiak, gogor xamartuak izatea... letaginak zorroztu behar. Gaztarena, jogurtarena, fruta dultzearena, erreximentarena, lizun guztien eran, lore hau osasunerako oso ona izango denaren susmoa dut... Barrunbeetan daramatzagun mikroorganismo ugarien tankeran digestio-lagungarri ote da? Izan ere, non da ona eta txarraren arteko muga? Adibidez, noiz da ardoa ozpin edo sagardoa zurmindua edo burutazioa teiua edo kazetariaren luma herdoildua edo mutilzaharra mutxitua edo emakumea mutxurdindua edota gogoa irritsa? 

Lore honek usainik ba ote du? Kiratsa bai!, dio aldamenekoak... Lizun-usaina, zoko-kiratsa, lizunsunda, kerua, laspel mergatza. Izen aberastasunak lizuna etxekoa dugula adierazten du. Eta horri ere etekina atera. Aurreko orrialdean Joxerra Aizpuruak azaldu dizuen bezala, American Chemical Society-ren Analytical Chemistry agerkarian Matija Strlic-ek eta lankideek diotenez, dokumentu eta liburu zaharren kontserbazio egoera zehatza ezagutzeko usain-kode bat asmatu dute. Osagai organiko lurrinkorrak identifikatu dituzte, paperak eraso dituzten onddoek garatutako lizunen usainak moldatzen dituztenak. Osagaiok sortzeko bide ugari dago eta zein lurrin-nahasketa azaltzen den arabera paper-etxeak, tintak, azalaren gaiak, joskintzako lokarriak eta liburuen atalek daramaten urdintze eta usteltze bidearen nondik norakoa ezagutu daiteke. Orain arte puska bat moztu, kendu eta ohiko baliabideetatik barrena laborategietan aztertzen ziren paperak, usainen bitartez ikertu, ikuskatu, usainkatuko dituzte aurrerantzean. Edorta Jimenezen sudurra gogaitu duen euskal liburuen kirats-lurrinari antzik emango ote diote?

Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude