argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko urtarrilaren 27a

Valentin Redin Flamarique Nafarroako antzerkigintzan erreferente izandakoa hil da, 66 urterekin. Antzerki autore eta zuzendariak berrikuntza ekarri zuen 70eko hamarkadan, El Lebrel Blanco konpainiaren eskutik. Kritika eta publikoa alde izan zituen eta garaiko aktorerik onenekin egin zuen lan. Bere obra nabarmenetakoa Navarra, sola o con leche izenekoa da, 125 emanaldi iraun zituena.

 

Igor Estankonak Josune Muñozek eta Edorta Jimenezek Desira plazer, 68-08. Euskal poesia erotikoaren antologia (Txalaparta) plazaratu dute. Liburuak Miranderen Oianonetik hasi (1968) eta ordena kronologikoan biltzen ditu 40 urtetan 70 idazle inguruk egindako lanak, Karmele Igartuaren Malekoia poemarekin amaituz.

 
 

Zutagu.net aurkeztu du Elurnet enpresak, ezagutza partekatzea helburu duen sare soziala. Gorka Julio Elurnet enpresako kidearen hitzetan, “goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek”.

 

Bunpada Sound talde bizkaitarrak lehen lana kaleratu du, Anitzak Hitzak (Babel msk/Radiation). Rapa dute oinarri, baina reggae, flamenko, folk edota rock ukituak ere atzeman daitezke hamar abestiz osatutako diskoan.