argia.eus
INPRIMATU
John Edwards soziolinguista “La Vanguardia”n
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Txerra Rodriguezek ekarri du John Edwards Quebeceko soziolinguistari La Vanguardian egindako elkarrizketa. Interesgarria da eta hainbat pasarte gogoeta egiteko modukoak. Hona horietako bat:
“– Elebitasuna hizkuntza ahulena desagertuta bukatzen al da?
Bere lurraldean nagusitasuna galdu duenari berea itzultzeko ez dira nahikoa pare bat lege eta hainbat isun; ezinbestekoa litzateke hizkuntza baztertu duten merkatuaren beraren indarrak eta globalizazioa deuseztatuko lituzkeen benetako iraultza. Horrek kostu handia dauka eta ez da beti demokraziarekin bateragarria.
– Zergatik?
Indar horiek lanean ari dira, gehiengoari mesede egiten dielako. Ekintzaileek gaelikoa hitz egin nahi dute, baina ingelesa hitz egitearen pribilegioez gozatuz. Eta ezin liteke”.
Elkarrizketa osoa: www.blogak.com/garaigoikoa