argia.eus
INPRIMATU
Gaztemaniak! programaren aldeko manifestua
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urtarrilaren 20a
“Hilzorian dago Gaztemaniak! musika-programa. 1994. urtean sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen hau, ‘musika joera berriak ezagutzera emateko, bertako musika taldeak sustatzeko eta kalitatezko musika gazteei hurbiltzeko asmoz’”, dio musikazale talde batek plazaratutako Gaztemaniak! salba dezagun manifestuak (http://goragaztemaniak.wordpress.com). Foru Aldundiari eta udalei eskatu diete kontzertu programa hau ez desagerrarazteko, “dituzten betebehar publikoak konplitzeko” eta, “erakundeon hitzak erabiliz, Espainiako zein nazioarte mailako talde profesionalen proposamen berritzaileak” mantentzeko. Jada 400 lagunek baino gehiagok sinatu dute manifestua, musikari ugarik tartean.