Kontatu zure bizitza linguistikoa

  • Nola ikasi dut hizkuntza? Zertarako? Zergatik? Zein estrategia erabili dut? Juli Palou hizkuntzalari katalanaren ustez, ikasleei aukera eman behar zaie hizkuntza ikasterakoan duten esperientzia kontatzeko.
Pep Guardiola
Pep Guardiola
Juli Palou Universitat de Barcelonako irakaslea da, Hizkuntzaren Didaktika eta Literatura Sailean. Eskolako Eleaniztasunak eta Hizkuntzen Ikasketa ikerketa taldeko koordinatzailea da. HABEk 2009-2010 ikasturte hasiera ekitaldian, irailean, Palou izan zuen hizlari. Nortasun kulturanitza eta eleanitza eraikitzen izenburuko hitzaldi interesgarria eskaini zuen eta hari horri tiraka ibili gara artikulu honetan.

“Gaztelaniaz ez diet barrerik eragiten”

Palouren tesia argia da: hizkuntzak ikasten ari direnean ikasleei abagunea eman behar zaie prozesu horretan nola ari diren, nola sentitzen diren, azal dezaten. Konta dezatela zergatik ari diren ikasten, zertarako, nola ikasten duten... Gutako bakoitzak hizkuntzak ditu bere barnean eta bakoitzak zerbaiterako balio dio: honakoa familian erabiltzeko, bestea lanean, halakoa jendaurrean aritzeko... Hiztunak hizkuntza horiekin hierarkia ezartzen du, batik bat hizkuntza zertarako erabiliko duen kontuan hartuta. Palouk eskatzen die hizkuntza irakasleei espazioak irekitzeko, ikasleek dauzkaten hizkuntz errepertorioez hausnar dezaten. Eremuak utzi ikasleek euren hizkuntz bizitzaren kontaketa egin dezaten. Hainbat soziologo, pedagogo eta bestelakok horri deitzen diote “Niarentzat espazioak sortzea”, alegia, “kontua da norberaren bizitza hitzetan jartzea, ulertzeko asmoz”.

Hori zertan datzan azaltzeko hainbat adibide eman zuen hitzaldian. Honakoa bata: unibertsitatean ikasle iparramerikarra zuen Palouk, oso azkarra, hizkuntza asko zekizkiena. Bikotekideak gaztelania eta katalana zekizkien, eta elkarrekin ingelesez egiten zuten. Amaginaberrak errainak katalanez egitea nahi zuen. Ikasleak hala esan zion irakasleari, larri: “Juli, nik gaztelaniaz ez dut barre eragiten, ingelesez berriz oso atsegina naiz eta jendearekin hitz egiten dudanean barre egiten dute eta ez dut lortzen hizkuntza berrian jendeak barre egitea”.

Bilboko Iñakiren adibidea ere esanguratsua da. Dublinera joan zen ingelesa ikastera eta ez zuen harremanik izan nahi euskaldunekin eta espainiarrekin, ingelesa baino ez zuen hitz egin nahi. Pub batean hasi zen lanean. Iñakirentzat oso garrantzitsua zen biraoak esaten ikastea, haiek bezala nahi zuen hitz egin. Etxetik lanera eta lanetik etxerako bidean bakarrizketan jarduten zuen, ahots gora, gauzak errepikatuz, batik bat intonazioak eta soinuak.

Kapuscinski kazetari eta idazlearen pasartea da Palouk adibidetzat hartu zuen bestea. Hala dio kazetariak Indiara heldu zenekoaz: “Bat-batean tranpa batean harrapatua sentitu nuen neure burua, inguratua, hizkuntzak hesitu banindu bezala. Momentu horretan hizkuntza gauza material bat iruditu zitzaidan, gorpuztasun fisiko batez hornitua. Bidean sortzen den harresia, bidea mozten dizuna”. Ingelesa ez zekien eta hainbat modu erabili zuen ikasteko. Hemingway irakurtzen hasi zen, baina elkarrizketa zuzenak, deskribapenak ez baitzituen ulertzen. Kalera irten eta manifestaldietako pankartetan irakurtzen zuen guztia idazten zuen. Zinema aretoan, iluntasunean, azpitituluak idazten zituen. Ikasi nahi eta behar horretan erabilitako teknikak azaldu eta gero ondokoa dio: “Mundu bakoitzak bere sekretua du eta sekretu horretara sartzeko, hizkuntza ezagutu behar da”.

Pep Guardiola katalanez Txapeldunen Ligan

Ezin dugu hitz egin eleaniztasunaz eta gizarte eleanitz eta kulturanitzaz pentsamolde elebakarretik, dio Palouk. Pentsaera elebakarra dutenak lirateke, esate baterako, diotenak euskara eta katalana ikastea oso ondo dagoela, baina garrantzitsuena ingelesa ikastea dela. Eleaniztasunaren adibidetzat du hizkuntzalariak Bartzelona futbol taldeko entrenatzaile Pep Guardiolak Txapeldunen Liga irabazitakoan, Italian emandako prentsaurrekoa. Ingelesez galdera, eta erantzuna ingelesez. Galdera gaztelaniaz eta erantzuna ere bai. Italieraz, bada italieraz. Katalanez galdera, erantzuna katalanez. Entrenatzailea gauza da ahoz hainbat hizkuntzatan aritzeko, eta katalana ez zuen maila baxuagoan utzi. Katalanez egiten didate, bada nik katalanez erantzun. Beste hizkuntzetako itzultzaileak baldin badaude, katalanekoa ere egongo da, zeren Bartzelona Italiara futbolean jokatzera joan da. Eleaniztasunarekiko pentsaera elebakarra litzateke horrelako egoera batean esatea, “egoera honetan denek ulertzen dute ingelesez”. Hau da, autoritate hizkuntzara jo hiztunen komunikazio egoera konpontzeko.

Umberto Ecoren Europa eleanitza

Nora goaz? galderari erantzunez, Juli Palouk Kataluniako kasua azaldu zuen, hots, nola katalanez dakiena eta hitz egiten duena gaztelaniara aldatzen den besteak gaztelaniaz egin diolako. Egokitze linguistikoa deitzen zaio horri. Horrek ez du esan nahi besteak katalana ez dakienik, baina ez du erabiltzen. Gurean ere badakigu horretaz zerbait. Umberto Ecok proposatzen duena hortik harago joatea da. Bere ustez, Europan, herritar askok eta askok norberaren hizkuntza aldatu gabe komunikatzea lortu beharko genuke eta besteen hizkuntza ulertu. Hau da, bakoitzak bere hizkuntza mantenduko luke bestearena ulertzeko gai izanda. Euskara hiztunak pentsatuko du ideia hori gauza daitekeela frantses hiztunaren eta italiarraren arteko harremanetan edo portuges hiztunaren eta gaztelania hiztunaren artean, alegia, distantzia linguistikoa eramangarria denean. Beste kontu bat litzateke euskararekin Europan barna ibiltzea. Beharbada, Europa eleanitza baino lehen, diskurtsoan behintzat gurean modan jarri den elebitasun pasiboa landu beharko genuke, alegia, euskara hiztunak euskaraz egitea aurrean duen gaztelania hiztunak euskara hitz egin ez baina ulertzen duelako. Beste hainbeste euskara-frantsesarekin.

Zortzi urteko haurra eta hizkuntzak

Juli Palou, hitzaldia amaitzear, hasierako tesira itzuli zen: hizkuntza berria ikasteak zentzuren bat izan behar du, zerbaiterako ikasten dira. Hizkuntza berriaz jabetzen ari garela, hausnartu behar dugu nola eragiten duen prozesu horrek gure nortasunean; nola ikusten dut nire burua?

Bada, zortzi urteko umeari galdetu zioten bere esperientzia kontatzeko. Hona pasarteak: “Nire hizkuntzak: etxean gaztelaniaz hitz egiten dut eta ketxuaz aitarekin; gauzak esaten dizkit ketxuaz eta nik batzuetan hitzak ulertzen ditut eta batzuetan ez ditut ulertzen. Gaztelania bai, ondo ulertzen dut. Nire aitak ez daki katalanez hitz egiten eta nire amak ez daki katalanez hitz egiten. Astelehen eta asteazkenetan eskolara datoz 7:30ean eta nire aitak badaki katalanez eta amak ulertzen du, baina ez du hitz egiten. Nik ez dakit ondo hitz egiten ketxuaz”.

Hara, zortzi urteko ikaslearen bizitza linguistikoa.
-----------
www.euskara.euskadi.net helbidean, hitzaldia gaztelaniaz entzun eta euskaraz irakurtzeko dago.

Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude