argia.eus
INPRIMATU
Pilotari eskainitako gunea, Gasteizen
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urtarrilaren 12a
Herri ugarirekin lehiatu ostean, Gasteizek hartuko du Euskal Pilotaren Zentro Integrala. Alde Zaharrean kokatuko da eta aurten irekitzea da asmoa. Donibane Lohizuneko Pumpa enpresak –zehazki Ander Ugarte pilotaren historialariak– bultzaturiko proiektuak pilotaren artisautzan, zabalkuntzan eta promozioan lan egiten duten erakundeak biltzea du helburu.