argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urtarrilaren 13a

Diario de Noticias-en Maria Luisa Mangado NaBaiko Hezkuntza bozeramaleak esanak: "UPNko jaun-andereok, bazenekiten diru kopuru horiekin egiten diren zerbitzuak ezin direla kantitate-banaketaren jolasaren zoriaren mende egon: aurten hemendik kenduko dut eta han jarri, eta hurrengoan alderantziz, eta jolasa bailitzan Euskarabideako beste partidatako diruak desbideratzen dituzte lehen aipatu ditudanerako. Hauek gehitu, horiek murriztu edo hutsean laga, eta kantitate horiek guztiak, nondik? Euskarabideatik. Eta hemen dago jokaldi borobila: Egin dezatela borroka euren artean! (buru makiabelikoen neurrikoa)".

 

Aitor Azpiazuk Eibartik blogean esanak: "Barandiaran ikertzaile handia izan zen, baina ez zuen lortu eskola bat sortzea. Pena ematen dit: bere zenbait jarraitzaileren lanak, haren aldean, hutsaren hurrengo dira; bai euskara menderatzen ez dutelako bai Europako aurrerapenak ezagutzen ez dituztelako".