Nafarroako AEK eta IKA euskaltegietako zenbait ikaslek zentimotan itzuli dizkiote Euskarabideari aurten jasotako bekak. 2009an, sei eta hogeita bost euro arteko bekak jaso dituzte euskara ikasteagatik. Iaz 20.000 euro eman zituen Nafarroako Gobernuak eta aurten 9.000 euro. Euskaltegietako 1.600 ikasleek beka eskaera egin izan balute, bost euro baino apurtxo bat gehiago jasoko zukeen bakoitzak. Beketara zuzendutako diru kopurua, gainera, Nafarroako euskaltegientzako diru-laguntzetatik hartu du Gobernuak.