Urte berrirako ametsa

Enam-eko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen kezka eta ardura nagusietakoa, egin beharreko bide berria “denek elkarrekin” egitea. Eta oraingoz bederen denak adierazten du lortzen ari dela. Hori bai, pentsa liteke, halaber, kostako zaiola eta beharko duela laguntzarik.

Hau prozesua da, “prozesu demokratikoa” eztabaidarako txostenak izendatzen duenez, eta edozelako prozesutan atzera eta aurrera egin liteke. Kasu honetan ENAMek bere osagaiak jarri ditu mahai gainean: bide politiko soilen erabilera eta prozesu soberanista batetik, eta eman beharreko urratsetan aldebakartasuna eta Mitchell printzipioak. Hau da nik ulertzen dudana: ez da baldintza zehatzik jartzen borroka armatua alboratzeko, eta bide horretan ezker abertzaleak bere erabakiak hartuko ditu Estatuaren erreakzio positiboei itxaron barik. Hala ere, hau prozesu bat da, eta prozesu guztiek atzera eta aurrera egin dezakete. Eta hor bai, atzera-aurrera horretan bai eragin dezakete euskal politikako gainerako eragileek.

Espainiako Gobernuaren eragin asmoa, esate batera, agerikoa da. Hori bai, bere modura: mugimendurik esanguratsuenak prozesu hau gidatzen ari ziren buruzagien atxiloketa (Otegi, Diez...) eta Segiren aurkako operazioa izan dira. Eta etorriko direnak. Helburua? 50 urteko borroka armatuaren bukaera ez dadila izan ENAMen hausnarketa eta erabakiaren ondorio, eta birmoldaketa hori ez dadila kapital politiko gisa baliatu indar soberanisten metaketan. Bestela esanda, ea lortzen duen zatiketa eta gutxiengo batek borroka armatuarekin jarraitzea. Irudika al daiteke edozelako bilgune burujabe zalerik edo bake prozesurik gutxieneko batek atentatuekin jarraitzen duen bitartean? Ez. Hori da, beraz, Estatuak bilatzen duena.

Burujabetza bilgune berri horren osagai izan daitezkeen indar sozio-politikoek ere eragin dezakete irakinaldian, zalantza barik, ekimena indartzen den neurrian, abertzaleen aldarrikapen historikoari bide emateaz gain, armen bidea behin-betiko atzean uzten laguntzen delako.

Eta Batasunaren jokaerak berak ere eragingo du, jakina. Alde horretatik, bada argi-itzalik. Argien artean da azken hilabeteetan gauzatzen ari den prozesua; itzalen artean egon liteke indar metaketa horretan abanguardiaren gerizpe zabala hedatu gura izatea. 50 urteko historian abanguardiaren ikusmoldea erabakigarria izan da ezker abertzalean eta garai berrietan tentaldi horretan erortzea izan liteke Batasunak egin dezakeen akatsik handiena. Hor dago koska, nola orekatu ibilbide luzean metatutako kapital politikoaren indarra eta lidergo egokirako behar den eskuzabaltasuna.

EZ, ez da txantxetakoa Batasuna egiten ari dena eta prozesu hori arrakastaz amai dadin ahalegin hori eskuzabaltasunez eta erantzukizunez lagundu behar da; bai euskal gizartearen bake nahiak hala eskatzen duelako, bai biolentzia politikoaren garaia behin-betiko atzean uzteko aukera berri baten aurrean gaudelako.

ENAMek baditu sinesgarritasun arazoak, Lizarra-Garazi eta Loiolako prozesuez egindako kudeaketatik datorkio urratsez urrats gainditu beharko duen langa hori. Gizarteak ulertzeko moduko ikuspegi autokritikoak biziki lagun diezaioke horretan. Baina eragile sozio-politiko nagusiak ezin dira horretan ezkutatu prozesu honetan ezikusiarena egiteko. Bestela, bota dezala lehen harria sinesgarritasun arazorik ez duenak. Ez da kontua, alabaina, sinesgarritasunari buruzko ikerketa konparatiborik egitea, kontua gatazka bortitza behin betiko gainditzea da. 1-10 eskalan ez dakit non gauden, baina bai aukera txikiena baliatu eta bultzatu behar dela. Jarrera inozoa izan liteke, baina inozoena eta koldarrena berdin segitzea da.

Gatazka honetan eroso dagoenak bakarrik egin lezake ezikusiarena. Nekea eta desinformazioaren ondorioz, halaber, euskal gizartean bada itsututako herritar multzo zabala. Batasunak berak jokatu behar du informazioaren karta hori. Legez kanpo izanda ez da samurra, bistan da, baina baditu bideak.

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude