Irri urratzaileak

  • Aurkezpenak soberan daude: Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Txema Vitoria; alegia, Txirri, Mirri eta Txiribiton. Nork ez ditu ezagutzen? Telebistaren bidez, aspalditik euskaldun guztion etxeko bihurtu dira hiru pailazoak. 2009an mende laurden bete zuten ETBn, eta ospatzeko, urtea amaitzear bazkaria egin zuten, urte horietan guztietan lankide izan dituztenekin. Bazkaria aitzakia hartuta, pailazoen iraganetik orainerako ibilbideaz mintzatu gara Jose Ignazio Ansorenarekin.
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Jose Ignazio Ansorena, Txema Vitoria eta Xabier Otaegi; desordenean, baina Txirri, Mirri eta Txiribiton.Lander Arbelaitz
Abenduaren 28a, 2009koa; Lasarteko Txitxardin Beltxako jangela jendez mukuru. Urtetan pailazoekin lan egin duten pertsonak daude mahaietan, lagun zaharrak kontu kontari. Gonbidatuetako batek –izenik ez dugu emango, gehixeago irakurrita ulertuko diren arrazoiengatik– komunerako bidea hartu du. Atea zeharkatu eta pasiloan beltzez jantzitako gizon batekin egin du topo.

– ¿A dónde se dirige?
– Komunera.
– Si no me habla en cristiano, mal empezamos...
– ...
– ¿Al de señoras o al de caballeros?
– Caballeros.
– ¿Qué va a hacer usted?
– Mear.
– Facilíteme su nombre, carnet de identidad...


Bazkaria bukatzerako zerrenda luzetxoa izango da, eta, aldizkari honek jakin ahal izan duenez, denek “mear” erantzungo dute, zer gerta ere. Txirri, Mirri eta Txiribitonek egun berezirako prestatutako brometako bat da. Bakarra? Ezta pentsatu ere.

Bazkalostean zerbitzariak hasi dira gonbidatu bakoitzari kontua pasatzen, kinto bazkari batean bezala: 40 euro eta erregalirako beste hamar. Elena Iruretak ezin du gehiago, hasi da kexuan, gainezka eginda. Aizpea Goenagaren arrapostua berehala: “Elena, mesedez, ez jarri horrela”. Baina Iruretari ez zaio normala iruditzen, Jose Ignazio Ansorenari kargu hartu dio, asko maite dituela pailazoak, baina gonbidatuei kobratzen hastea ere... Gainontzeko bazkaltiarrak harrituta daude, urduritzen hasi dira eztabaidarekin. Eta halako batean, Irureta, Ansorena, Goenaga eta broma prestatzen aritu diren guztiak hasi dira kantatzen: “Inuxente, Bixente, zakurrak buztana tente!”. Dena aurretik prestatuta zeukaten.

Baina... gonbidatu batzuek dagoeneko ordaindu egin dute... Hara oraindik hirugarren broma bat: dirua jarri dutenei “Santa Rita, Rita, lo que se da no se quita” kantatzen hasi dira pailazoak; alegia, ez dietela dirua itzuliko. Esan beharrik ez dago, azkenean gonbidatu bakoitzak eramango ditu bere sosak etxera bueltan, patrikan ondo gordeta, broma berrietatik salbu.

25 urtez telebistan, ia 38 urtez pailazo

Bazkariaren biharamunean hitz egin dugu Jose Ignazio Ansorenarekin. Galdetu diogu, 25 urte telebistan eta ia 38 pailazo lanetan, ea hasi zirenean espero zuten horrelakorik; hainbeste denbora; hain urrun iristea. Ansorenak ezetz, hasieran euskararen aktibistak zirela, saltseroak, euskal kulturarekin zerikusia zeukan guztian sartuta zebiltzala: Kresala elkartean, dantzari taldean, Olentzeroak antolatzen... Haurrentzat euskarazko ekitaldiak egiteko Haur Komisio bat lanean hasi zen garaitsu hartan. Basamortua zen esparru hori euskararentzat, asko zegoen egiteko: umeentzat antzerkiak, filmetxo batzuk, jaialdiak. Eta finantziazioa: “Han eta hemen eskean ibiltzen ginen, dirua bildu eta jaialdiak antolatzeko. Eta halako batean, giro horretan, pailazoena atera zen. ‘Niri izugarri gustatzen zaizkit, euskaraz ez dago horrelakorik eta... egingo bagenu talde bat?’. Zergatik izan ginen gu aukeratuak? Igual gure ezaugarri fisikoak egokiak zirelako: Xabier dotorea zen, kantari ona; eta ni traketsa, txikia, pailazo tontoarena egiteko oso egokia”.

Baina, esan bezala, ez zuten inondik espero hainbeste irautea. “Garai hartan, saio batzuk egin eta pentsatzen genuen, igual gu ikusita norbait animatuko zela talde bat ateratzera”. Eta telebista? Hasieran pentsaezina zen, ez baitzegoen euskarazko katerik ere. 1976an TVEko Centro Regional saioan astero egiten zuten euskarazko saioan azaldu ziren, artean Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon izenarekin. Baina zaila zen etorriko zena aurreikustea.

1984an egingo dute jauzi katodikoa: dagoeneko Txirri, Mirri eta Txiribiton bihurtuta, Txema Vitoria pailazo mutuaren rolean, Don Don Kikilikon programa egitea eskaini die ETBk. Martin Ibarbiak hots egin die. Bildu dira, eta eguneko parrilla baten aurrean zera esan du Ibarbiak: “Umeentzat ordubete jarri dugu; ordu erdi marrazki bizidunekin beteko genuke, eta beste ordu erdi pailazoekin”. Eta hizketan-hizketan, ordubeteko saioa egiteko aukera aterako da. “Ba bai, ordubetekoa egingo dugu!” ausartuko dira pailazoak. “Baina batere pentsatu gabe! Ez ginen jabetzen telebista egitea zer zen, nolako konplexutasuna zeukan”. Lehen urtean beraiek egingo dute dena: zuzendu, gidoia idatzi, musikaz arduratu... “Erotuta bukatu genuen”.

Horregatik, bigarren urtetik aurrera laguntza bilatuko dute. Andoni Egaña bixarguri bat, soldaduskatik bueltatu berria, gidoigile lanetan hasi eta taldea pixkanaka-pixkanaka handitzen joango da; horren lekuko, inuzenteen egunean Lasarten bildutako koadrila. Meritu bikoitza dute, Ansorenak dioenez, urte haietan ETBn lan egindakoek: ez zegoen telebistarik, sortu egin behar zen, eta sortu zuten. “Ez zait iruditzen herri gisa hori eskertzen denik; ez guri, gu gauza txikia gara horretan; baina herri ikuspegi batetik, izugarria da telebista sortzen pertsona askok –Martin Ibarbiak berak, adibidez– egin duten lana, eta horri esker gaur egun daukagun telebista azpiegitura”.

Sudurra baino gorriago

Sudurra ez da pailazoek gorri eduki behar duten bakarra. Txirri, Mirri eta Txiribitonek behintzat, ez dute galdu topikoak hausteko grina: pailazoak umeentzat direla pentsatzen dutenen aurrean, Ansorenak dio beraiena mundu guztiak aditzeko moduko mezua dela. Txutxupe diskoa, argitaratu duten azkena, adibidez: haurrek jostatzen ari direnean tranposoak salatzeko erabiltzen dute hitz hori, baina zentzu orokorragoa hartu du CDan. “Hainbeste txorizo eta lapur nazkagarri, zikinoso baitago gaur egun... Imajinatzen ditut Enplegu Erregulazio Espediente faltsuak egiten dituzten enpresen aurrean langileak ‘Txutxupe!’ kantari; edo Vatikano aurrean kristauak ‘Txutxupe!’ esaten, Munilla obispoa jarri dutelako... Aukerak etengabe sortzen dira, eta bageneukan gogoa hitza errekuperatu eta bere estatusa emateko”. 2010ean ere ez dira faltako “Txutxupe!” esateko motiboak. Ez baitago giroa brometarako... ezta pailazoentzat ere.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude