Eusko Jaurlaritzak Nafarroako eta Iparraldeko ikastolei 1,9 milioi euro ematen zien orain arte. Sanzen Gobernuak diru hori jasotzeari uko egin dio ordea, Jaurlaritzak Nafarroako hezkuntza sistema ukitzerik ez duelako nahi. Orain Espainiako Kongresuak onartu du bi milioi euro ematea Nafarroako Ikastolen Elkarteari.