argia.eus
INPRIMATU
Sigmund Freuden obra garrantzitsuenetako bat
  • Sigmund Freud ::Egonezina kulturan

    Gaiak

    orrialdeak ::125

    prezioa ::18€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Psikoanalisiaren aita eta azken mendeetako pentsalari garrantzitsuenetakoa da Sigmund Freud. Horregatik, eta lehenago beste liburu batzuk itzulita bazeuden arren, Gaiak argitaletxeak Egonezina kulturan euskarara ekarri izana –Xabier Insausti eta Jesus Mari Intxauspe itzultzaile– kontuan hartzeko moduko ahalegina da. Liburu honetan atseginaren printzipioaz hitz egin zuen Freudek, eta atsegin hori lortu ezin denean gauzatzen den sublimazioaz –artearen, kirolaren, filosofiaren eta abarren bidez–; eta kulturak, Moraviakoaren ustez, badu zerikusia sublimazio horrekin.