argia.eus
INPRIMATU
“Matxin” hobetzen ari da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Eleka enpresa duela bost urte hasi zen Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen. Matxin izeneko gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua prestatu du Elekak, Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin batera.

Itzultzailea www.opentrad.com webgunean erabil daiteke probak egiteko doan. Euskaratik gaztelaniarako lehen prototipoa ere webgune berean dago erabiltzeko moduan.

Dena dela, euskara-gaztelania zein gaztelania-euskara itzultzaile automatikoak itzulpenak txukun egitetik oso urrun daude, garatze bidean baino ez daude, eta webguneko adibideek lan eskerga nola doan aztarnaren bat baino ez digute emango. Ez okurritu itzulpenak Opentraden esku uzterik, batek baino gehiagok egin duen moduan.