argia.eus
INPRIMATU
EEPren ibilbide orria
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko abenduaren 23a
Behin-behinekoa adostu du. 2010 eta 2016 urteen artean hizkuntza proiektuaren helburu nagusia erabilera izango da, batik bat ondoko esparruetan: argitalpenetan, hedabideetan, garraioan, administrazioan eta umeen aisialdian. Behin betiko ibilbide orria datorren urteko ekainean adostuko dute. 2010erako 3.056.000 euroko aurrekontua izango du Euskararen Erakunde Publikoak.