argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko abenduaren 23a

Diario de Noticias-eko editoriala: "Euskararen inguruko azken erabaki politikoek eta aurrekontuei buruzko erabakiek ez dute zalantzarako zirrikiturik utzi. UPNk, krisia probestuz, erabaki du hizkuntza politikan atzeraka egitea, 1990eko hamarkadan PSNko eta Madrilgo PPko sektore kontserbadoreenekin egindako bidera. Murrizketak Euskarabideari eta Euskaltzaindiari, hedabideei... (...) Pentsaezina Europar Batasuneko beste edozein tokitan, baina hemen normaltasuna balitz bezala inposatzen saiatzen dira".

Joseba Igerabide Xaloa telebistako zuzendariak Berrian esanak: "Nafarroako iparraldea LTDren eremutik kanpo geratu zen, baina baikorra naiz eta espero dut azkenean Madrildik digitalean emititzeko baimena emango digutela. (...) Ez dut sinistu nahi Euskal Telebista Nafarroan ikusi ezingo dugunik. Modu batean ala bestean egongo da ETB ikusteko bideren bat. Erakundeek laguntzen ez badute, azkenean herritarren borondateari esker lortuko da ETB Nafarroan ikustea".