argia.eus
INPRIMATU
Soltaren gaztea erresuma galduaren bila
  • Jansain/ Pablo Zerda ::Ahalmen partekatuak

    Saure

    orrialdeak ::48

    prezioa ::16€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Soltaren izeneko gaztea da Ahalmen partekatuak komikiko protagonista. Erresuma galdu baten bila abiatu da bere lagunekin. Bidaia, ordea, ez da gorabeherarik gabekoa izango, eta arazoei aurre egin ahala, neskatoa jabetuko da oztopoei aurre egiteko modurik egokiena lankidetza dela. Bidaian ikasitakoek indarra emango diote Soltareni, baloreak erabat galdu dituen gortea errotik iraultzeko. Saure argitaletxeak publikatu du Pablo Zerda eta Jansainek jatorriz gaztelaniaz sortutako liburu ikusgarri hau –Karlos Zabala arduratu da itzulpen lanetaz–. Ñabarduraz betetako irudiz osatua, sepia kolorea da nagusi liburu ia guztian, istorioari halako ukitu malenkoniatsua emanez.