Super heroi zuri-beltza

  • Munduko hirugarren zinemagintza industriarik handiena aukeratu du Javier Urtasun iruindarrak Superzebraman lehen filma grabatzeko kokalekutzat: Nollywood. Halakorik egin duen lehen euskal herritarra da, eta baita diasporakoa ez den lehen europarretako bat ere. Zebra da grabatu duen filma, Europarako eta Nigeriarako pentsatua.
Superzebraman
SuperzebramanSuperzebraman
Urtarrilean Nigeriara oporretan joatea pentsatu, Internet bidez Nollywood ezagutu –Nigeriako bideogintza industria; ikus Argiaren 2164. zenbakian gaiari eskaini genion erreportajea–, haren funtzionamenduarekin liluraturik geratu, eta han pelikula bat egitea erabaki. Jarraian joan ziren guztiak Javier Urtasunentzat (Iruñea, 1980). Erabakia hartu eta hamar bat egunera utzi zuen lana filmari ehuneko ehunean heltzeko. Zortzi hilabete dira orduz geroztik, eta abuztuan Lagosen zazpi egunetan grabazio lanak bukatuta, pelikula editatzea baino ez zaio falta orain. Urtea bukatu baino lehen egongo da Superzebraman filma kalean. Kalean baino gehiago, gainera; kale-kalean egongo da, kaleko saltzaileen bidez egingo baitu lanaren banaketa. “Proiektu konplikatua izan da, egia esan”, dio Urtasunek, “ez soilik filma Nigerian grabatu dudalako, baita Nollywooden eredua jarraituz grabatu nahi izan dugulako ere. Finantzazio eredua, produkzio eredua, eta baita banaketa eredua ere”.

Atzean inolako erakunde sonaturik gabe Nollywoodera joan den bakarretarikoa da Urtasun. Horregatik, Superzebraman ez da filma soila izango. Filmaren errodajeari buruzko dokumentala ere ari da grabatzen Urtasun, eta udaberri alderako izan nahi du kalean. Nigeriara eginiko bidaia eta filmaren prestaketa lanak azalduko dira bertan.

Nigeriara joan eta film baten errodajea ikustea zen Urtasunen lehen asmoa, baina Nollywoodi buruzko informazioa jasotzen joan ahala eta film baten aurrekontua zinez txikia izan zitekeela oharturik, ikusteko asmotan zen errodaje hori bere filmarena izan zitekeela pentsatu zuen. “Nollywoodi buruz ikusi nuen dokumental batean esaten zenez, sei egunez eta 1.200 euro ingururen truke egin zitekeen film bat Nigerian. Zenbaki horiek oso pizgarriak izan baziren ere, azkenean, filma egitea hori baino askoz ere garestiagoa izan da”. Eta dena konplikatu du horrek. Bere aurrezkiekin aski ez, eta handik eta hemendik dirua lortzen aritu behar izan du. Diru-laguntzarik ez du izan.

“Nollywooden izpiritua errespetatu nahi nuen”, dio Urtasunek, “eta han diru-laguntzarik gabe egiten dituzte filmak”. Europan, baina, zinemagileen artean diru-laguntzak beste konturik ez dela izaten dio, eta jende askori kosta egin zaiola, horregatik, bere proiektua ulertzea. “Nigeriako industria eredu bati buruz ari gara, Afrikako eredu batez, eta jendea mesfidati zen horregatik. Nollywoodeko industrian urtean 2.700 film egitera heldu dira, ordea, eta munduko hirugarren zinema industriarik handiena da, Hollywood eta Bollywooden atzetik. Primeran funtzionatzen du. Oso argi dute beraien nortasuna eta ez dute behar inoren diru-laguntzarik, edo inork zinema sostengatzerik. Primerakoa da hango zinemagintzaren osasuna”.

Aurkitu zuen lagunik Urtasunek, halere, asmoa aurrera eramateko. Jonathan Haynes, Nollywood fenomenoa aztertu zuen lehen aditua, Saastje Geerts, Nollywood Abroad dokumentalaren egilea, eta Mane Cisneros, Tarifako (Espainia) Afrikar Zinema Festibalaren zuzendaria izan dira lagun horietako batzuk. “Nire asmoa kontatu, eta asko gustatu zitzaien”, dio. “Bat egin zuten berehela Superzebramanen mezuarekin. Afrikan ere kontuan hartzeko moduko ereduak badirela dioen mezuarekin, alegia”.

Grabazio garaiko arazoak

Haien bidez heldu zen Nollywoodeko produktoreekin harremanetan jartzera, eta haien zubi lanari esker lortu zuen Shan George Superzebramanen produktorearekin elkartzea. Georgeren bidez ezagutu zituen Urtasunek Nigeriako teknikari eta aktoreak. Ez nolanahiko aktoreak, gainera, Miss Sierra Leone eta Sam Loco Nollywoodeko izarrek hartu baitute parte, besteak beste, Urtasunen filmean.

Eta hala ere, ez da lan erraza izan. Lagosen aktore, zuzendari, gidoigile eta produktore gisa aritu behar izan baita Urtasun. Eta nahiko lan aurrekontuari hitzartutako horretan eusten. “Oihu franko egin behar izan nuen”, aitortu du. “Bigarren egunean produkzioa bere horretan utzi, eta etxera itzuliko nintzela egin nien mehatxu, eta ordainketak filma bukatzean egingo nituela esan behar izan nien. Halako trikimailuen bidez lortu dut aurrekontua neurriz kanpo ez igotzea. Lehen egunean zuzendaria ez zen azaldu, leku berean grabatzekoak ziren eszena guztiak jarraian grabatuarazteko ere nahiko lan, ez zen hurrengo eguneko grabaketa lanik aurreikusten... Zuzendaritzari dagokioenez, egia da, alde handia dagoela Nigeria eta Europa artean. Azkenean egin egin dugu, ordea”. Kanpo faktoreak ere badaude, gainera. “Permisoak eskatu behar direnero, aitzakia ederra dute Nigeriako gobernuko ordezkari ustelek beren sailtxoa lortzeko. Hara grabatzera joandako europar zurien esperientziak orain arte beti egon dira proiektu handiren batek sostengatuta. Dela Arte katea edo dela BBC. Ni bakar-bakarrik joan nintzen, eta zaila izan da dena, horregatik”.

Arazoak arazo, baina, Nollywooden sinisten jarraitzen duela dio. “Ehuneko ehunean”, zehaztu du. “Beste kontu bat da nire esperientzia pertsonalean, produkzioarekin arazoak izan ditudala. Badago askoz ere jende profesionalagoa ere, baina, noski, haiekin lan egiteak asko igotzen du aurrekontua”.

Ingelesez grabatu dute filma, eta gaztelaniatik ingelesera itzuli behar izan zuen Urtasunek gidoi guztia. Itzulpena ez zen hizkuntzarena soilik izan. Hango pentsaerara itzuli behar izan ditu gauza asko. “Han lagun izan genuen nigeriar batek, bere Mercedesean joan arren, eta bere ordenagailu mugikorra izan arren, azaldu zigun inolako harridurarik gabe, kontrola egin zigun poliziak magia beltzarekin egiten zuela lan, eta drogarik-edo izanez gero, berotu egiten zitzaion eraztun baten bidez jakiten zuela. Zinez sinesten dute magia beltzean, mirakuluetan... Bestela hitz egin behar izaten denaren bikoitza hitz egin behar izaten da, maiz, horregatik”.

Nigeriar zuri-beltza

Urtasunek dioenez, nigeriarrentzat europar zinema oso aspergarria da. “Gutxienez pare bat transformazio ez dituen edozein film aspergarri egiten zaie”. Superzebramanen gidoia gustatu zaiela dio, halere, “azalaren kolorearen arazoa zuzen-zuzenean tratatzen duelako”. “Ni neu naiz aktorea”, dio Urtasunek, “eta, noski, ni zuria naiz. Zuri batek Nigerian parte hartu ahal izan dezan, bi aukera daude. Edo zuriaren inguruko beltz guztiak multimegadirudunak dira, edo fantasia da. Ez genuen multimegadirudunei buruzko istoriorik egin nahi, eta, beraz, zuri baten presentzia justifikatzeko zer edo zer behar genuen. Zer? Ba zuri hori, benetan, beltza dela esan. Zuri izan arren, filmean nik neuk ere integratu egin behar nuela da guztiaren abiapuntua”.

Michael da Superzebramaneko pertsonaia nagusia. “Lagoseko musika taberna bateko tabernaria da bera eta Niurka izeneko abeslari berriaz seko maitemintzen da. Niurka, baina, emakume hotz eta kalkulatzailea da, eta gizon zuriekin soilik ateratzen da, Europara heldu eta izar bihurtu ahal izateko. Michaelek, oso pobrea izaki, badaki ezinezko amodioa dela berea, eta frustrazioak zoramenera darama. Mozkortu egingo da egun batez eta zebra batek aldi berean zuri eta beltz izateko ahalmenak emango dizkio. Pixkanaka ez da gehiago ez zuri ez beltza izango, baizik eta giza-zebra bat. Eta arazo handia izango da hori, ehiztaririk odolzaleenen paradisu den kontinente batean. Hori da Superzebraman, zuriaren eta beltzaren arteko izakia, grisik, erdibiderik eta pertsonalitate propiorik onartzen ez duen mundu batean biziraun nahian”.

Nigerian eta Europan salduko da filma, eta horrek neurri batean Superzebraman ere film-zebra izatea dakar. Nigeriarrentzako erakargarri izan behar du, eta baita europarrentzako ere. Urtasunen ustez, Nigeriako publikoa nahiko irabazia du filmak, baina Europan akats teknikoak barkatuko zaizkion esperantza du. Europan errepotajea izango da, ordea, ziur aski, arrakasta handiagoa izango duen produktua, eta filma, aldiz, Nigerian erakargarrien egingo zaiena.

Dena ongi bidean, baina, filma izango da urtea bukatu aurretik lehen-lehenik ikusi ahal izango dena. Hiru eurotan jarriko du salgai kaleko saltzaileen bidez, eta gero webaren bidez ere bai. Atzean lagunduko duen erakunderik izan gabe, hiru modu ezarri ditu Urtasunek nahi duenak laguntza eskain diezaion. Webaren bidez filmaren kamiseta erostea da lehen aukera, eta hori eginez gero, kredituetan eroslearen izena ere azalduko da produktore gisa. Ateratzen denean filma kaleko saltzaileen bidez erostea da bigarren aukera, eta nola egin den azaltzen duen dokumentala erostea hirugarrena.

Azkenak
2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude