Norvegia 1905

Dani Blanco
Aldika Danimarkaren menpean, eta aldika Suediarenean egona, Norvegia 1905ean sortu zen erresuma askatu gisa.
1905era arte Suedia eta Norvegia batuta zeuden.

“Oslo” bera, Norvegiako hiriburua, daniarrek bataiatu zuten “Christiania”; eta 1925era arte ez zen “Oslo” izendatu, jatorrizko izena berreskuratuz.

Norvegiak bortizkeriarik gabe lortu zuen askatasuna. Hori egia da.

Suedia gogor jarri zen norvegiar “separatisten aurka”, eta erresuma batua puska ez zedin neurri politikoak eta militarrak hartu zituen.

Baina norvegiar abertzaleek Michelsen alde bat eginik, borrokarako prestatu ziren 1905ko ekainean.

Michelsenen gobernu abertzaleak erreferendum bat antolatu zuen urte bereko udan, eta gehiengo guztizkoaz irabazi zuen.
Hori ikusita Suediak onartu egin zuen Norvegiaren askatasuna 1905eko urrian.

Arriskutsuak izan ziren lau hilabete haiek. Baina odolik isuri gabe gainditu ziren.

Eta norvegiarrek beren errege propioa hautatu zuten: Haakon VII; Ingalaterrako Edward VII.en Maud alabarekin ezkondua.

Hori guztia orain dela mendebete gertatu zen; eta mundu guztiko gobernu guztiek eman zuten ontzat erresuma berria.

Gertakariok nolabait “ikusteko” aski du irakurleak Grosselin-Delamarche-ren Atlas de Géographie famatua begiratzea (Ed. Bertaux, Paris, 1869).

Kolorezko mapaz horniturik, hor agertzen da Europa nola zegoen XIX. mende amaieran.

Mila aldiz begiratu izan ditut mapa argitsu haiek; Europa politikoa ondoko urteetan noraino aldatu zen neurtzeko.

Turkiarrek Esloveniarainoko lurralde osoa kontrolatzen zuten: geroko Jugoslavia, Bulgaria eta abar.

Austria-Hungariako inperio zabaletik, berriz, ezer gutxi gelditu da; Austria eta Hungaria ttipituak izan ezik.

Irlanda Ingalaterrako parte agertzen da, eta kolore berean.

Suomi eta erresuma baltikoen arrastorik ez dago: dena Errusiaren menpean. Eta abar.

Itzul gaitezen gu orain Suedia eta Norvegiaren lurraldeetara. Begira dezagun xeheki 67. mapa. Norvegia eta Suedia batuta
agertzen dira, larrosa kolore bakar batez. Eta “Oslo”, jadanik esan dugunez, “Christiania” da oraindik.

Badantzut: “Aspaldiko kontuak dituk horiek”. Eta hala da.

Baina estatuen arteko mugen sakratutasuna ez da inon ageri. Ipuin hutsa da. Gaurko estatuek asmatutako ipuina da.

Noski. Espainia ez da Suedia. Ondo dakit eta dakigu.

Baina on da Europa barruko gertakari horiek gogoan hartzea!

Azkenak
2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude