Lerroen arteko solasak


2013ko maiatzaren 02an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Claude Lévi-Strauss zenaren Tristes Tropiques lana atera berri da euskaraz, aurten, pozgarriki, argitaratu diren itzulpen ugarien artean. Jakin minez nengoen Jon Alonsok nola euskaratu duen liburuko lehen esaldia: “Je hais les voyages et les explorateurs”. Eta erosi nahi nituen nobedade askoren kaltean lehentasuna eman diot, ez soilik bidaiekiko gorrotoa nola adierazten duen ezagutze aldera, baita liburu hau nolabaiteko oparia badelako ere. Baina irrikari eutsi eta etxean egon arte ez irekitzea erabaki dut.

Behin nire logelan, eroso jarrita, liburu berri bat lehenengoz irekitzearen erantzukizun ia erotikoaz lotsaturik, leitu dut: “Hastio ditut bidaiak eta esploratzaileak”. Ordubetera iritsi ez den saioaren ondoren, orrialdeak itxi eta liburua apalategian utzi dut, arreta gabe bezala, baina berariaz harentzat prestatu dudan toki batean. Louis-Ferdinand Célineren Gauaren muturrerainoko bidaiaren ondotxoan.

Nobela horren hasmentan oso bestelako hitzak ageri zaizkigu: “Bidaiatzea oso da probetxuzko gauza, irudimenari eragiten dio. Gainontzeko guzia desilusio eta neke hutsa”. 1992tik euskaraz daude, Matías Múgicak itzulita. Lévi-Straussen bidaiarekiko hastioaren zain zeudela iruditzen zait, bi liburuak XX. mendeko 50ko hamarkada hasieran –hiru urteko aldearekin– argitaratu zirenetik, hizkuntzatik hizkuntzara luzatu duten eztabaida gurean ere segitu ahal izateko.

Tentatuta egon naiz bidaiaren alde edo kontrako gerran muturra sartzeko eta gelditzen zaidan tartea kontu hari buruzko nire iritziarekin betetzeko, bidaietako literatura auzian sartuta. Zorionez erreflexu onak izan ditut eta ez naiz hortik irristatu. Lévi-Straussen eta Célineren adibideak beste norabait eraman nahi ditut, liburuek beraien artean duten ezusteko solasetara, hain zuzen.

Lan egun arrunt eta astun baten ostean, Dantek aitortzen digu, hildako lagun onekin hitz aspertu goxo bat egitea atsegin zuela. Esan izan da irakurtzea gure aitzindariekin solastatzea dela. Quevedok ere diosku, begiekin entzun ahal ditugula hildakoak. Kulturak gu –gure bakardadean– lehenagokoarekin lotzen gintueneko garai bateko lekukotasunak dira. Ni bestelako ohituretara emanagoa naiz. Liburu paseatzaile definitu dut inoiz nire burua, literatur lan bakoitzak eskatzen duen topografia, marrazten duen nondik norakoa, oinekin bilatzen baitut –Quevedorena orekatzeko, bere etsaiaren hitzetan adieraziz: “Liburu libro (libro, alegia, zentsuretatik) gutxi batzuekin pasatu eta paseatu ohi naiz”.

Ariketa honi beste bat gehitu diot: liburuak euren artean hitz eginaraztea. Elkarren berri ez duten bi adiskideak aurkeztea bezain laketgarria izan daiteke.

Nire apalategian, Céline eta Lévi-Strauss bezala, elkarren ondoan dira aspalditik Kavafis eta Joachim du Bellay poetak, bidaiez mintzo hauek ere. Lehenak irakatsi zigun inportantea ez dela inora iristea, bidea bera baizik: “Itakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean, / egizu otoitz bidea luze izan dadin, / menturez betea, ezagutzez betea”. Erantzunezina lirudike, nik neuk hala sinetsi dut luzaro, baina Bellayk aurka eginez erantzuten dio XVI. mendetik: “Zoriontsua, Ulisesek bezala, bidaia luzea egin duena / eta, hark bezala, urrezko ardi larrua lortu / eta, menturez, ezagutzez betea, etxeratu egin dena gero”. Du Bellayren Les Regretsetako 83. sonetoak eta Kavafisen Barbaroen zain poemak ere orduak –urteak– eman dituzte gure inperio honen suntsipen salbatzailea eztabaidagai.

Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude