argia.eus
INPRIMATU
Mixel Thikoiperen hirugarren liburua
  • Mixel Thikoipe ::Jin bezala

    Maiatz

    orrialdeak ::164

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Maiatz argitaletxeak kaleratu du Mixel Thikoiperen Jin bezala ipuin liburua. Hotz bero eta Gorrail azeria lanen ondotik, hirugarren liburua du amikuztarrak. Aurreko liburuetan bezala, herriko hizkuntza erabili du Thikoipek literatur sorkuntzarako, eta ipuinetan oro har, Amikuzeko bizimodua erakusten asmatu du. Zoriona eta zoritxarra, biak jin bezala kontatu ditu, argi eta itzalekin. Egilea bera izanik ere, Thikoipek zera dio liburua ireki eta berehala: “Liburu hau ez da enea”. Izan ere, herriko oihartzunak dira nagusi lan honetan: alde horretatik, esan liteke Hotz beroren jarraitzaile dela Jin bezala, lehen liburu hartako hemezortzi kontakizunei segida ematen dietela lan berriko hogei ipuinek.