argia.eus
INPRIMATU
“Geu Gasteiz” geldirik
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30
201. zenbakiaren ondoren ez da 202.a kaleratuko. Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate aldizkariko zuzendariak adierazi du, desagertu baino agerkariaren argitaratzea eten egingo dutela. Etenaldi horren adierazgarri da azkeneko azalean marraztu duten puntu eta koma. Duela hamazazpi urte jarri zuen abian Geu Gasteiz aldizkaria Geu elkarteak eta orain publizitateak eta salmentak behera egin dutelako proiektua eutsiezin bihurtu da. Zuzendariak adierazi duenez, bestalde, gutxienez hiru langile behar dituen proiektua lagun bakarreko plantillak sostengatu du hamabi urtez.