Birziklatutako kartoi liburuak

  • “Hau da munduko argitaletxerik koloretsuena!”, dio Osak, Buenos Airesko La Boca auzoan. Eta pintzela tenpera horiaren potean sartzeko beste luzatu du besoa. Laranja eta berdearekin ari da liburuko tapa bihurtuko den kartoiaren gainean. Ardo kaxa da, pinturaren azpian ikus daiteke oraindik Mendozako ardo botilaren irudia.

2009ko abenduaren 17an
Eloisa Cartonerako langileak
Eloisa Cartonerako langileak
“Neska batek eskatu zigun liburua argitaratzeko. Oparitarako nahi zituen aleak. Berrogeita hamar. Osabak poesiak idazten ditu eta bilduma egin nahi dio liburuak lagunen artean banatu ditzan”. Ez da Eloisa Cartonera argitaletxeak jaso ohi duen enkargu motarik arruntena. Denbora gehiena katalogo propioko idazleen lanak liburu egiten ematen dute. Dena den, geroz eta gehiago dira norbere testuak Eloisaren estilo deigarriarekin jantzi nahian hurbiltzen direnak. Hau da, Buenos Airesko kartoi biltzaileek batu dituzten kaxekin eginiko liburu xume, pobre, merke, alai eta koloretsuen bila gerturatzen direnak.

Eloisako liburuak zabor poltsek erditzen dituzte. Kale bazterretan eskuratzen da literaturaz gizenduko den kartoia. Gazteek biltzen dute, edo gizon langabetuek, edo peso batzuk eskuratzeko iluntzean irteten diren familiek; ama haurrak eskutik helduta batzuetan, haurrak bakarrik beste batzuetan. Gurdiak eta erosketarako karroak kartoiez goraino bete eta kiloka saltzen dute laneguna amaitu baino lehen. Haiek dira Buenos Airesen zaborra birziklatzen duten bakarrak.

Kartoia moztuta dago, tolestuta, eta margotzea besterik ez da falta. Hala ere, biharko prest eduki behar dituzte enkarguko berrogeita hamar aleak eta lanez estu dabiltza Eloisakoak. Lan erritmoa ohikoa baino biziagoa da La Boca auzoko txoko horretan. Bombonera futbol zelaitik metro gutxira, pizzeria izandako lokala da haien lantokia. Tailerreko zoruaren gainean, garrantzizko hiru elementu: inprenta makina erdi-manuala atzealdeko bazterrean, apal luzea liburuen erakustoki sarreraren parean eta lanerako mahaia koloretako tantaz zipriztindua gelaren erdi-erdian. Paretetan, berriz, “Che” Guevararen eta Evo Moralesen argazkiak zintzilik eta, aldamenean, Boca Juniors taldearen armarria. Lana garaiz amaitzeko premiari irratiko cumbia musikaren erritmoak laguntzen dio. Liburuak margotzera gonbidatu naute eta, hainbeste urteren ondoren, margotzeko nuen trebetasun eskasa zertan den frogatzeko gogoa piztu zait.

Osaren aldamenean Alejandro dago eserita. Antología poética bildumako liburuak margotzen ari da, bizi. Orain urtebete heldu zen Txiletik eta Eloisa Cartoneran ari da lanean orduz geroztik. Kartoiaren balioa zertan dabilen argitu dit: “Kartoi biltzaileei 0,15 peso (0,03 euro) ordaintzen diete normalean kartoi kiloko. Guk, berriz, 0,25 peso (0,05 euro) ordaintzen diegu kartoi kaxa bakoitzeko. Hori bai, kartoiak egoera onean egon behar du”.

Eloisakoek 5 pesotan (euro 1) saltzen dituzte liburu arruntak eta edizio zainduena dutenak 7 pesotan (1,4 euro). Liburu dendetara banatzen dituzte, La Bocako lokalean bertan ere saltzen dira eta, azkenaldian, Europa eta AEBetatik eskari dezente iritsi zaizkie liburuak egin eta postaz bidaltzeko. “Argitaletxeak bizitzeko ematen du. Kartoi biltzaile batek ongi lan eginda guk baino gehiago irabazi dezake. Honek bizitzeko ematen du, baina oso apal bizitzeko. Kartoia biltzen duen norbaitek argitaletxean lan egin nahi badu, dirua ez den beste motibazioren bat duen seinale”.

Gainontzeko guztiak isilik geratu dira eta Alejandroren hitzekin bat datozela dirudi. Miriamek –hori baita Osaren benetako izena, ezizena gorpuzkerarengatik ipini zioten– ongi ezagutzen du bi lanbideen arteko aldea. Eloisa Cartoneran lanean hasi aurretik kartoia biltzen aritzen zen. “Nik kartoia saltzen nuen hemen. Senarra eta biok etortzen ginen kaxak saltzera. Behin liburuak margotzera gonbidatu ninduten. Bakarra margotu eta alde egin nuen. Etorri nintzen hurrengo aldian lana gustatzen zitzaidala eta argitaletxean lan egin nahi nuela esan nien. Lau urte daramatzat. Lehen ez nuen ezertxo ere irakurtzen eta orain poesiarekin asko gozatzen dut –dio 25 urteko gazteak–. Ricardo Piglia irakurtzen dut oso gustura”, eta parera begiratu du, irribarretsu, Piglia dagoen tokira.

Bost urte daramatza Pigliak proiektuan murgilduta. Kooperatibako kide izateaz gain, Eloisako idazleen zerrendaren parte da Latinoamerikako beste 150 bat idazlerekin batera. Tartean, Fabián Casas, Juan Calzadilla, Victor Gaviria eta Washington Cucurto, argitaletxe honen sortzailea. Poesia da Pigliaren hizkuntza, baina argitaletxeak eleberri laburrak, ipuinak eta haur literatura ere eskaintzen ditu kartoian bilduta.

“Cucurtok testu batzuk eskatu zizkidan. Lokaletik pasa nintzen beraz, garai horretan Almagron zegoen, eta lan askorekin zebiltzan. Laguntzearren, lan apur bat egitera gelditu nintzen eta beste egun batean bueltatu ere bai. Horrela, bueltatuz, bueltatuz, bueltatuz… bertan geratu nintzen azkenean eta denborarekin kooperatiba bihurtu ginen”, dio idazleak.

Hasierako urteak ez ziren xamurrenak izan. Sosik poltsikoratu gabe egin behar izaten zen lan. Eta a ze garaiak gainera! 2001eko krisiak jota utzi zuen Argentina. Larritasun ekonomiko handiegirik ezagutu ez zuen jende askok kartoia biltzera behartua ikusi zuen bere burua. Hazkundean zegoen jarduera bakarrenetakoa izango zen. Dirua nola lortu asmatzea ez zen batere erraza eta argitaletxe bat eratzea ez zen ideia ona. Cucurtok, ordea, etorkizuna ikusi zuen kartoian eta gustuko zuen literatura latinoamerikarra publikatzen hasi zen lagunen babesarekin. Gaur Cucurto Argentinako under-aren idazle ezagunenetakoa da eta Eloisa erreferentziazko ekimena.

Latinoamerikako herrialdeetan banatuta dauden 30 cartoneretatik Buenos Aireskoa izan zen sortzen lehena. Bakoitzak funtzionamendu, filosofia eta ekoizpen desberdina duen arren, elkarlanean aritzeko moduaren bila ari dira. Momentuz cartonera guztietako testu aukeratuen bilduma sortzeko asmotan dabiltza.

Argitaletxearen historia kontatzen ari zaizkidala, Marcelo Guerrieri sartu da atetik. Tipo gaztea, burusoila, motxila sorbaldan eta liburuak eskutan. Argitaratu berri dioten ipuinaren bila etorri da, literatura tailerrera alde egin aurretik. “Ipuin berri bat ekarriko dizuet aurki. Inauterietako jeinua du izena. Alderantzizko jeinu baten istorioa da, pertsonaietako baten etxean sartuko da eta ez du hortik alde egingo hiru desio betetzen dizkioten arte. Uruguaiko inauterietan dago girotua…”. “Ederki, ederki. Nahi duzunean pasa eta begiratuko dugu testua”, erantzun dio Alejandrok.

Kartoia heldu, pintzela busti… segi margotzen. Koloretsu.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude