Egunkaria auzia eta Guardia Zibilaren itzal luzea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EGUNKARIA AUZIAREN azken ordua iritsi da, honek jarrai zezakeen modurik okerrenean, ahozko auziarekin. Ikaragarria da fiskalak berak auziaren artxibatzea eskatzen duenean auziak aurrera egitea. Ikaragarria auzipetuetako bakoitza nor den eta zertan aritu den jakitea eta orain Auzitegi Nazionaleko aulkietan ikustea, ETAko kide edo laguntzaile izatearen akusaziopean. Espainiaren defizit demokratikoaren irudi indartsuena bere auzitegiek eskainitako hau.

Heldu da ordua, eta orain airean kulunka dabilena zigorra bera da. Berriz ere esan behar da badirela baikortasunerako arrazoiak, ikusi beharko da fiskaltzaren jarrera zehatza zein den, baina bere tesiak auzipetuen askatasunaren aldekoak izateak indar juridiko handia beharko luke. Herri akusazioak Guardia Zibilaren lanetan oinarrituko dira, auzipetuen defentsek txikituko dituzte, baina Guardia Zibilia eta Auzitegi Nazionalaren itzala... Horra beldurra.

KATALUNIAKO egoEra berriz da ispilu interesgarri burujabetza prozesuak bideratu nahi dituzten estaturik gabeko herrientzat eta, gertutasuna dela eta, bereziki guretzat. Hona ispilu horretako irudi interesgarri batzuk:

Bat, gizarte zibilaren garrantzia eta indarra: herrietan eratutako taldeak dira erreferendum prozesu hau bideratzen ari direnak. Alderdi abertzaleek sostengua eman diete, baina elkarteen ekimenak sortu du egoera zehatz interesgarri hau.

Bi, normalitatea. Edonork izango du gogoan Ibarretxeren kontsulta dela eta Euskal Herrian eroritako zaparrada. Kataluniako hau joko politikoan jarduteko tresna bat gehiago da, legebiltzarrean egiten dena bezain zilegi eta aberatsa. Ez da ezer pasa, batzuentzat garaipen bat da, besteentzat porrota. Kito. Baina asko pasa da, lehenbizikoz 166 herritako erroldaren ia herenak (200.000 pertsonek) independentziaren aldeko botua eman duelako erreferendum batean. Ez duela ezertarako balio? Hori denborak esango du, baina boto hori ematera joan denarentzat asko da. Eta gainera erabateko normaltasunez.

Bai, badakit prozeduraren ikuspegitik Ibarretxeren kontsulta hura eta hau oso desberdinak direla, hura Eusko Jaurlaritzak antolatzen zuela, eskumenak zirela tarteko, legedia... baina, funtsean, aldarrikapen politiko berean oinarritzen dira biak, erabaki eskubidean hain zuzen. Hau da, era batera ez bada, bestelako bideak ibili behar dira arazo politiko hori mahai-gainean jartzeko.
Datorren urtean, Eskozian autodeterminazioari buruzko erreferenduma egingo dute, Katalunian ere kontsulta prozesu honek aurrera jarraituko du eta antolatzaileek Bartzelonara iristeko asmoa ere agertu dute jada. Europako herri txikiak burua agertzeko aukera berri bat eraikitzen ari dira eta euskal herriko indar abertzale eta burujabezaleek ez lukete txanpa hori galdu behar.

Euskal Herrian prozesu soberanistaz asko hitz egin da azken hilabeteetan. Batez ere ENAMeko indarrak bideratzen ari diren borroka moldearen aldaketagatik: borroka armatua atzean utzi eta haren ordez prozesu soberanistarako indar metaketarena abian jarri da. Metatutako etsipen eta sinesgarritasun arazoak oso zabalduta eta sustraituta badira ere, bada ezker abertzalearen trantsizio prozesu hori esperantzaz begiratzeko arrazoirik. Lizarra- Garazi eta Loiolako porroten ondoren, Altsasuko trena sendo eta zuzen bide dator.

EAk heldu dio jada apustuari eta asteak aurrera egin ahala euskal soberanismoaren mapa berri hori nola marrazten den ikusiko dugu apurka. Esperantzagarria bezain ilusionagarria izan liteke prozesu hori, baina egungo egoeran badira ahulgune garrantzitsuak. Esanguratsuena halako prozesu batean parte hartu eta bultzatuko lukeen gizarte ekimenaren defizita da. Azken 30 urteetan bederen, alderdiak dira ekimen burujabearen protagonista nagusi. Gaitz ikusten dut epe labur eta ertainean hori aldatzea, baina ez hainbeste hori orekatzea. Sindikatu abertzaleak izan daitezke indar orekatze zeregin horren gidari. Alderdiek lepo atzean senti behar dute gizarte mugimenduen arnasa. Ulertu behar dute gizarte zibilaren antolaketa egokian dagoela indarra eta euren jarduna haiekiko osagarritasunean txertatu behar dutela.

Alderdi bakoitzak bere proiektu legitimoa du, baina alderdiei eskatu behar zaie burubetza bideetan ezin dela aterik itxi eta egoera gaitzenerako ere zirrikitua zabalik utzi behar dela.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-11 | ARGIA
Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]


2024-11-07 | Leire Ibar
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute, “bati esaten zaiona hamaikak jakiten duelako”

Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.


2024-11-06 | Leire Ibar
Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


2024-10-25 | Leire Ibar
Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu dute: maiatzaren 15etik 25era izango da

Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.


2024-10-17 | UEU
Manex Agirre Arriolabengoa
“Euskaldunok badugu zertaz jabetu eta zerekin ahaldundu”

"Euskaldunentzako Jabetze Eskola. Menpeko perpausa izateari uzteko langintzak" eskola antolatu da Gasteizen Izaskun Arrue Kulturguneko (IAK) programazioaren barruan eta UEUren laguntzarekin. Eskolaren dinamizatzailea da Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982)... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa antolatu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


Eguneraketa berriak daude