Rock melodikoa egiazkoa eta kutsakorra da

  • UEK ::U 10

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::55'39''

    prezioa ::10€

Jesus Mari Agirretxea “Keu” ondarrutarrak orain dela hamar urte abiarazi zuen Uek proiektua bere baitako kantu instrumentalak, beste taldeetan lekurik ez zutenak, idazteko. Gerora, baina, Uek talde bilakatu zuen eta errepidera atera zuen, gainera. Keu-k ibilbide luzea dauka musikagintzan; horra hor, Hilobi, KTI, Psychophony, Zain, Etsaiak eta Fjord, besteak beste; baina aspaldian ñabarduraz betetako rock melodikoari ekin dio, berak abestuta. Lan honetan azken urteotan zuzeneko kantutegian gehien eskaini dituen piezak batu ditu; eta horiei, beste batzuk gehitu dizkie: Gordetako ilusioak, Gizaki ikusiezinak eta Zure presentzia kantu berri rockero eta itsaskorrak; Michael Jacksonen Beat it eta pieza instrumental eta akustiko bana. Gitarra jotzen zein melodia borobilak sortzen maisua da.

www.myspace.com/uekmusika
UEK
Egun, ni naiz nire eragina, nire buruan ditudan melodien eta erritmoen bila ibiltzen naiz
Nahiz eta urte ugari daramazun musika jotzen, Uek da zure sorkuntza propioaren emaitza. Hasieratik bukaerara egiten duzu guztia?
Askatasun osoz idazten ditut abestiak; abestiaren harmonia, melodia eta eskema eramaten ditut lokalera, baina gero hiruron artean janzten ditugu. Oreka bat aurkitu beharra dago eta aberasgarria da musikari bakoitzak bere ukitua ematea.
Hastapenetan oso hard-rockeroa zinen, baina bilakaera bat izan duzu rock melodikorantz. Zer ematen dizu bakoitzak?
Rock melodikoan hobeto moldatzen naiz gauza berriak probatzeko eta ahotsarekin melodiak sartzeko. Momentuz nahiago dut hard-rocka entzutea, baina beste estilo batzuk jotzea. Hala ere, gustatuko litzaidake egunen batean 70eko edo 80ko hamarkadako hard-rock disko bat egitea. Gaztetatik entzun dudan musika da hori.
Heltzear diren egunak diskoarekin frontman papera hartu zenuen, lehenik eta behin mikrofonoa hartuta. Orain zer balorazio egiten duzu?
Disko horren aurretik ez nintzen mikrofonoen lagun, nahiz eta barruan beti izan gogoa abesteko. Fjord desegin zenean abestea erabaki nuen, eta oso pozik nago. Gainera, nork esango zidan gitarra akustiko batekin bakarrik abestuko nuela agertokian…
Michael Jackson hil aurretik haren bertsio bat grabatu zenuen. Zer da berataz gehien gustuko duzuna?
Jacksonen abesti askok indar eta energia handia dute. 2008an Beat it errepertorioan sartzea erabaki nuen. Uek-ekin oso bertsio gutxi izan ditugu: lehenengoa Fugaziren Merchandise izan zen.
Zelakoa da bila joaten zaren kantu hori?
Nik buruan daramadan talde imaginario baten abestiak entzun nahi izaten ditut. Orain dela 21 urte hasi nintzenean, eraginak argiagoak ziren. Baina gaur egun ni naiz nire eragina, nire buruan daramatzadan melodien eta erritmoen bila ibiltzen naiz; nire buruaren bertsio onena ateratzen saiatzen naiz.

Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude