"Arbëreshea identitate ezaugarri handiena izan da"

  • Sizilian egon gara Pietro Manali filologoarekin. Arbëresherari buruz hitz egin digu, Albaniatik duela sei mende alde egindako komunitateak bizirik mantendu duen hizkuntzaz.
Pietro Manali
Pietro ManaliKarlos Zurutuza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Europako komunitaterik bitxiena ote? Ez dago Kaukasoko azken bailara misteriotsuraino joan beharrik, ezta kostalde artiko izozturaino ere. Errazago: hartu hegaldi merke bat Palermora eta handik Corleone herrira doan autobusa. 60 minuturen buruan Piana degli Albanesira iritsiko zara. “Benvenuti”, irakurriko duzu herriko sarrerako panelean; azpian, albaniar bertsioa: “Mirë se na erdhët”. Hori nahikoa bitxikeria ez, eta albaniar bandera gorriak –arrano beltz eta bi buruduna– atentzioa emango dizu Fiat 500 baten atzealdean erantsita, edo zintzilik hainbat etxetako balkoitan. Dena den, ez dira bertakoak herriminak gainditutako iritsi berriak. Diotenez, arbëresheak XV. mendean lurreratu ziren Mediterraneoko irlan. Siziliarrekin harremana izan dute mendeotan zehar, jakina, baina ez gehiegi; ez nortasun ezaugarri nagusia, hizkuntza, galtzeraino. “Irla barruko irla” da Piana degli Albanesi, hala diote batzuk behintzat.

Giorgio Kastriota enparantzako bankuak toki bikaina dira atseden hartzeko. Ba al zenekien Tiranako plaza nagusiak ere albaniar heroi handiaren izena duela? Bada, herriko plazatik atera gabe, Pietro Manalik jator hartuko zaitu bertako liburutegian. Bera dugu egokiena gure jakin-mina asetzeko.


Azalduko zeniguke zer den arbëreshe herria?


Gure arbasoak Balkanetatik iritsi ziren XV. mendean. Kondairak dio Giorgio Kastriota albaniar heroiaren senideak zirela, baina errealitatea oso bestelakoa da. Antza, aita santuak ordaindutako mertzenarioak izan ziren gure arbasoak, edo besterik gabe, otomandarren erasoetatik ospa egindako albaniarrak.

Bost mende pasa dira jada Balkanetatik iritsi zinetenetik. Nola liteke hizkuntza hain bizirik egotea?


Isolamendua izan da giltza, batetik fisikoa, eta bestetik, komunitateak aukeratutakoa. Kontuan izan ezkontza mistoak 1950. urtera arte ez zirela gauzatu.

Bertako erakundeek ere lagundu dute hizkuntza mantentzen. Elizan arbëreshera erabiltzeak eragin handia izan du hizkuntzaren iraupenean. Izan ere, “greci” (grekoak) deitu ohi digute, gure erritua ortodoxoa delako eta ez katolikoa. 1937ra arte Piana de Greci zuen izena gure herriak.


Denboraldi luze horretan, makina bat arazo eta erasori aurre egingo zenioten, ezta?


Gaur egun bezala, duela 600 urte ere ez zen erraza Siziliako kulturan txertatzea. Arazo handiena gure greziar-bizantziar erritoa zen. Zaila zen onartzea beste kultu bat zuen komunitate arrotza. Txikitan arbëresheraz besterik ez genekien eta isuna jartzen zieten gure gurasoei. Italiera eskolan ikasten zen, baita gaur ere.

Edonola, hizkuntzaren kontrako erasoak biziki handiagoak dira gaur egun. Gaztelaniak edo frantsesak ez bezala, gureak nekez egin diezaioke aurre ingelesaren garaipen martxari.

Zein da, beraz, zuen hizkuntzaren egoera gaur egun?


Hizkuntza identitate ezaugarri handiena izan da guretzat, komunitatea babesteko ezinbesteko tresna. Zaila da garapenaz edo atzerakadaz hitz egitea. Arbëreshera orduz kanpo irakasten da eskolan, baina hemengo ume oro arbëresheraz mintzatzen da etxean nahiz kalean. Begi-bistan dago lehen ez genituen baliabide asko ditugula, hots, liburuak, grabaketak, eta abar.

Albaniarekin nahiko harreman sendoa mantendu duzue, ez da hala?


Gure herriaren eta Albaniaren arteko harremana ez da inoiz eten, euren mendebaldearekiko lotura izan baikara beti. Albaniarrek “odol galdua” deitu ohi digute eta Enver Hoxa agintari estalinistaren erregimenak gure mitoa erabili zuen munduari Albaniaren “irudi ona” emateko. Izan ere, 70eko hamarkadan gutako asko Albanian egon ginen, Tiranak gonbidatuta. Erregimen totalitarioa zen arren, guk nazio-erreferente bat izan dugu beti, hau da, Balkanetan Albania izeneko herrialde subiranoa dago. Aldi berean, lotura honek Erromaren mesfidantza sortu zuen. Esaterako, 60ko hamarkadan, Carabinieri poliziak Calabrian arbëresheak erreklutatu eta hona ekartzen zituen. Ez ziguten esaten eurak ere arbëresheak zirela; helburua bertako jendea ulertzea zen, ustezko gaizkileen solasaldiak hain “sekretuak” izan ez zitezen.

Zerk bereizten zaituzte Balkanetako albaniarrengandik?


Ia 600 urte igaro eta gero oso herri desberdinak gara. Albaniar gehienak musulmanak dira. Guk, aldiz, antzinako erritu ortodoxoari eusten diogu, oraindik ere. Hizkuntza aldetik, egungo albanierak mailegu asko jaso ditu turkieratik azken bost mendeetan, eta gurea, italiera nahiz Siziliako dialektoekin nahastu da denboraldi luze honetan. Agian, eskualde txiroan bizi izana elkarbanatzen dugu bi herriok, Sizilia ere oso atzeratua egon delako. Dena den, egungo Albaniako egoera ekonomiko nahiz soziala eta gurea ezin dira alderatu, inolaz ere.


Aipatu duzun pobrezia hori zela eta, 90eko hamarkadaren hasieran makina bat albaniar etorkin iritsi ziren Italiara. Nolako harremana izan zenuten haiekin?


90eko hamarkadan era guztietako albaniarrak iritsi ziren herrialde honetara, onak eta txarrak, baina Italiako iparraldeak “albaniarra = kriminala” ekuazioari eutsi dio beti. Urte haietan gutako asko itzultzaile lanetan aritzeko hartu zituzten eta, aldi berean, bertako jendeak elkartasun handia adierazi zieten iritsi berriei. Pianan, esaterako, badira primeran integratu diren familiak. Dena den, gauza jakina da beste batzuek espetxean bukatu dutela. Gaur gehiago hitz egiten da errumaniarrez albaniarrez baino.
Nortzuk dira arbëresheak?
Arbëresheak XV. mendean iritsi ziren Italiara Albaniatik. Calabria, Sizilia eta Apulia probintzietan bizi dira egun eta 100.000 inguru dira. Arbëresheek albaniar identitateari eutsi diote mendez mende, besteak beste, arbërisht hizkuntza, eta bizantziar erritua mantendu dituztelarik. Italieraren eragina jaso duen arren, euren mintzaira oso baliagarria da filologoentzat, otomandarren aurretiko albaniar hotsak mantendu baititu. Piana degli Albanesin ez ezik Siziliako herri gehiagotan topa daitezke komunitate horren kideak, hots, Santa Cristina Gelan, Contessa Entellinan, Mezzojuson eta Palazzo Adrianon. Beste hainbat herritan desagertu arren, albaniar jatorriko hainbat hitz entzun daitezke oraindik bertako siziliar dialektoan. 1880an siziliar askok Amerikara jo zuen, eta hainbat herri, esate baterako, Ybor City (Florida), arbëresheen kokaleku berri bilakatu ziren.

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude