Australian, Monash Unibertsitateko ikerlari talde batek euri-ura edangarria dela ebatzi du, baina beti ere baldintza batzuk betetzen badira.
Australiako Adelaidan oso zabaldutako ohitura da euri-ura aprobetxatzea, hainbat lekutan ur-biltegiak ipiniz, edangarri bihurtzeko. Ikerlariek hiri horretako 300 boluntariorekin egin zuten ikerketa: batzuei ura iragazteko tresneria eman zieten, eta beste batzuei –haiek jakin gabe– ura ia iragazi gabe jasotzen zuen tresneria banatu zieten.
Urtebete eta gero, ikerketan parte hartu zuten guztiek osasun-maila bera zutela ikusi zuten; ez gastroenteritisa ezta beste gaixotasunik ere, ez ziren ugaritu euri-ur iragazia eta ia iragazi gabea edan zutenen artean.
Ikerlariek garbi adierazi dute lekuan lekuko egoera aztertu behar dela –kutsaduraz ari ote dira?–, baina ur edangarria falta den lekuetan, agian, oso konponbide interesgarria izan daitekeela euriarena baliatzea.