Azala eta mamia

Koldo Aldalur
Koldo AldalurDani Blanco
Badirudi aurten ere ez dugula futbol selekzioaren partidarik izango gabon buelta honetan. Beno, ez futbol selekzioarena ez beste selekzio batzuena ere. Izen kontua omen zen, eta oraindik izen kontua omen da; hots, “gu” hainbeste eztabaida sortu duen kontzeptuaren mugarriak non kokatu behar ditugun bereizteko euskal herritarrok dugun arazotxo hori, eta ondorioz “besteak” nortzuk diren azaltzeko ezintasuna. Baina azalaren azpian mami handia dago. Pentsatzekoa da futbol selekzioak urtean behin jokatzen duen partida hori urtean zehar egindako bidearen azken geldiunea besterik ez dela, festa egun eder bat nazioartean gero eta indar handiagoa dugula ospatzeko, alegia.

Bestela selekzioaren partida sinbologiaren esparruan galtzen da: azalekoa ez ezik axaleko bilakatzen. Hutsa ez, baina mami handirik gabea bai. Tamarindoak bezala, azal lodia eta barruan ezer gutxi. Itxura.

Munduko Pelota Batzarrak urteetan nazioarteko txapelketa bat antolatu ohi du, gure pelotari gazteek euren maila erakusteko aukera izan dezaten, eta, bide batez, ez dakit ziur zer, baina zerbait bagarela aldarrikatzeko. Txapelketatxo bat, nazioartean gero eta indar handiagoa dugula ospatzeko?

Kasu honetan ere, futbolarekin gertatzen den bezala, txapelketa honek uzten duen arrastoa laster lehortzen du errealitateak.

Eta errealitatea da abertzaletasunak –horrela, orokorrean, izate bakar eta mugatua bailitzan– erabakiak hartzeko zuen ahalmenaren zati handi bat galdu duela aspaldi honetan, eta beraz, egoera aldatu dela. Ondorioz beldur naiz ez ote duen sinboloetara itzultzea beste irtenbiderik izango. Prozesu logikoena da: sinboloak indartu indargeak garela ezkutatzeko. Edo, agian, indargeak garela jakinik sinboloei eutsi nortzuk garen jakiteko. Jakin ezazu!

Euskadiko selekzioak, Euskal Herrikoak, Euskal Herrietakoak, Euskal selekzioak...

Eta, agian, “besteek” egin eta egiten dutenari begiratu beharrean, norberak egin duenari begiratzeko garaia ere bada. Euskal selekzioekin urtean behin bakarrik gogoratzen denak ez du besteei kargu hartzeko eskubiderik, halakoa egin duelako, edo zuzen esanda, halakoa eta honokoa egin ez dituelako. Eta ez naiz norbanakoei buruz bakarrik ari. Bakoitzak egin duenari begiratuko balio, besteei zer egin duten galdetu aurretik, agian, beste egoera batean geundeke.

Mamia, beti bezala, herriaren nahia da. Beno, nahia eta lanerako gogoa. Gainontzeko guztia gure ezinaren ondorioa besterik ez da.

Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude