Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lagun handi bat bisitatu dute ospitalean. Ane du izena eta gaixo dago. Pattal egon arren pozik dagoela dirudi, pirata izatea erabaki baitu eta gainera bere ametsa bete egin da. Pirata izateko maisu ona behar da eta Anek aurkitu du pirata maisu hori: Patakon. Munduko piratarik ausartena da Patakon maisua eta eredua. Patakon alaia da, festazalea, eta inork baino hobeto daki piratez lezio ederrak ematen.