argia.eus
INPRIMATU
Haranburu Altunaren ‘Ardo zopak’
  • Luis Haranburu Altuna ::Ardo zopak

    Hiria

    orrialdeak ::244

    prezioa ::20€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Aspaldian nobelarik argitaratu gabea zen Luis Haranburu Altuna. Oker ez bagaude, 2002an Hiriarekin argitara eman zuen Kandido, edo Euskadi independientearen ukronia (2002) zen alor horretan idazle emankor honek utzitako azken emaitza. Argitaletxe beraren eskutik datorkigu Ardo zopak izeneko nobela hau ere. Kapitulu laburren bidez kontatu du istorioa Haranburu Altunak: 1953-54 urteak dira eleberriaren ardatza. Urte haietan sei-zazpi urte zituen idazleak, eta txikitako oroitzapenak baliatu ditu kutsu autobiografikoko kontakizuna harilkatzeko.