Zeruaren grisa

Jose Luis Padron
Jose Luis Padron Concceta Probanza
Politak Ana Urkizak azken Ttakunean jarri dituen hitzak. Ez esaten jakitea. Kosta egiten da, ez pentsa. Ez nuke sekula sinetsiko zenbat. Eta susmoa daukat ez ote garen ezintasun horrekin bizitza betiko lehiatuko gure bihotzaren diskurtsoan. Konplikatua. Niri dagokidanez, ikasten ari naiz benetan Ez eta Bai noiz esan. Ulertzen ari naiz ere, Ez edo Bai esaten dudalarik, ekintza berak ez duela balore bera batengan edo beste norbaitengan, eta, zoritxarrez, alferrikakoa dela argitzen saiatzea, esanahi hori aditu nahi ez bada. Modernitateak ez du ñabardurazko zamarik nahi. Esango nuke ez diogula ñabardurari inolako lekurik eskaintzen gure bizitzan.

Matrioska panpina hutsen jokoan bezala, Ezezko handienak ezezko txikiago batzuk ere izan ditzake, bata bestearen barruan. Eta Baiezko handienak ere berdin-berdin. Egia esateko, ez dakit dantza hau ondo maneiatzen. Zeruaren grisa maite dut, urruntzen diren bideak, kontent nago neguaren gertutasunarengatik, ez naiz hain bakarti sentitzen. Bai eta Ez, hitz horiek ikaratu egiten naute. Ez esan nahi baino lehen bai esaten dut norbait agradatu egin nahi dudalako, eta poztasunaren justu kontrakoa da esandakotik datorren emaitza: sufrimendua. Eta norgehiagoka saihestu aldera, bai erantzuten badut, zorionaren justu kontrakoa da ere emaitza: sufrimendua. Eta horrela bizi behar, sufrimenduaren erbeste tamalgarri moduko batean, “sufrimenduaren erbesteratu gisa”, Yasmina Reza idazleari irakurri nion bezala.

Inkonformismoaren ibaiak duela mende asko galdu zuen ura bere bi ertzen artean. Asko gara inprobisaturiko erbeste horretan bizi garenok. Eta erbestea gero eta handiagoa da. Baiezko eta ezezko bakar borobilen esklabotzak ez ditu ezezko eta baiezko zorrotzak kontuan hartzen. Bere onetik ateratzen du haren kontrakoari ezetz esanda ere, berari ere ezetz esateak. Beste hari ez, baina, kontuz, zuri ere ez. Bai zuri, baina, argi, bai beste hari ere. Hau da, intentzio txarrik gabe Euskal Herria bai esaten badut, ez dut Galizia ez esan nahi. Eta Galizia bai esaten badut, ez dut Euskal Herria ez esan nahi. Izan ere, bi munduren semea naiz ni. Spock komandantea bezala. Nahiz eta ez dakidan oso ongi zein den zein, zein Vulcano, eta Lurra zein. Nongo gizartea estralurtarragoa eta nongoa gizatiarragoa. Mundua bitan banatu nahi duten baieztapenek nire ezetza jasoko dute, argi eta garbi, errespetua irabazita eduki arren beste zatiarekiko oinarrizko errespetua mespretxatzen badute, jasoko dute nire onarpena oinarrizko giza errespetu hori bera aintzat hartzen badute. Mundua bat bakarra bateratua dela, denok munduko herritar garela azpimarratzen duten aldarrikapenek nire baiezkoa jasoko dute, argi eta garbi, identitatearen printzipioa aintzat hartzen badute, jasoko dute nire ezezkoa identitatearen printzipio hori bera mespretxatzen badute. Nire ezezkoa ez baita “ez” esan eta asetzen, aldekoaren alde ere dagoelako batzuetan. Nire baiezkoa ez baita “bai” esan eta konformatzen, kontraren kontra ere dagoelako gehienetan. Ez da esperientziaren bitartez, diplomatikoagoa bihurtu naizela, gehiago da ez dudala inoren agindurik onartzen, politika- eta erlijio- eta zorion-eskolekiko desobedientziarekin batera argi grisarekiko estimua jaio zaidala. Kontu honetan gauza benetan triste bat baino ez dago: bizitza halako obedientziaz bizi ahal izatea. Bai ala ez?

Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude