argia.eus
INPRIMATU
Abian da Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 32. edizioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Hilaren 24an hasi eta 28an amaituko da Lekeitioko 32. Euskal Zine eta Bideo Bilera. Guztira 35 lan lehiatuko dira Urrezko Antzara eskuratzeko, bi sail nagusitan banatuta: profesionalak eta amateurrak. Lanen artean, hiru arabar, hamabi gipuzkoar eta hogei bizkaitar daude eta Ikusgarri zinema aretoan eskainiko dituzte guztiak. Euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra da Lekeitiokoa. [www.bideobilera.com]