argia.eus
INPRIMATU
Titirijai-ren 27. edizioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Berrogei konpainia inguruk parte hartuko dute Titirijai Tolosako 27. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian, hilaren 28tik abenduaren 6ra bitartean. Euskal Herriko taldeez gain, Korea, Israel, Italia, Mexiko, Portugal, Tailandia, Quebec eta Espainiako Estatuko konpainiak arituko dira Tolosan. Aurtengo edizioan Quebec izango da herrialde gonbidatua. Jaialdiak irauten duen bitartean, hango txotxongilo taldeen inguruko erakusketa izango da ikusgai Aranburu jauregian. Bestalde, hilaren 27an TOPic txotxongilo zentroa inauguratuko dute. Euskal Herria Plazan kokatua, 3.600 metro koadro ditu, zenbait aretotan banatuta: museo iraunkorra, mediateka, entsegutarako gela, 250 ikuslerentzako espazioa...