argia.eus
INPRIMATU
‘Senez’ itzulpen aldizkaria, edukiz betea
  • Batzuen artean ::Senez 37

    EIZIE

    orrialdeak ::331

    prezioa ::11.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Karga-karga eginda dator Senez aldizkariaren zenbaki berria: beste artikulu askoren artean, Andoni Sarriegi Eskisabelek Idazmakinetatik itzulpen memorietara izenekoa idatzi du; Xabier Aristegieta Okiñenak euskarazko testuen komunikagarritasun problema “larria”-ri buruz jardu du; Matxin euskarazko lehen itzultzaile automatikoaz berba egin dute hainbat egilek; Itziar Otegik CEATLen (Europako Literatur Itzultzaile Elkarteen Kontseilua) gaur egungo egoera hartu du hizpide; Juan Martin Elexpuruk Molieren bertsoak itzultzeko izandako buruhausteak azaldu ditu; Iban Zalduak Kafkaren itzultzailea ipuina argitaratu du; eta zenbaki bukaeran euskal literatur itzulpenari buruzko dosierra argitaratu dute.