Negoziazioaren aldarria

William A. Douglas AEBetako Renoko Unibertsitateko antropologo ezaguna da.
William. A. Douglassek Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra.

Herritarrak sarri galdetzen dio bere buruari, ea nola demontre gauzatzen diren berez legez kanpokoak edo legearen amildegian diren bitartekaritza kontu hauok. Bitartekariak ere, kasu honetan bederen, argi azaltzen du bere segurtasun eza eta beldurra. Douglassek horiek guztiak luzatzen dizkigu. Ez da lerro horietan berri politikorik, aipatzen direnak azaleratutakoak eta, beraz, ezagunak dira.

Testigantzari bere iritzia eta analisia ere gehitzen dizkio sarri, orriok balore erantsiz betez. Nafarroako gaiak blokeoan izandako garrantzia azaleratzen du ostera; edota aldeetako barne desadostasunek prozesuaren porrotean izandako garrantzia, Batasuna orain eztabaidatzen ari den barne agirian ere aitortzen den moduan.
Halako ugari bila daitezke antropologo amerikarrak bere biografiarako atondutako pasarte honetan, baina edozeren gainetik gatazkaren izaera da erabat argi uzten duena: gatazka politikoa da eta txukun konponduko bada hori elkarrizketa eta negoziazioaren bidez izango da.

Nagore Laffage-ren auziko epaia ezagutu ondoren, orain ikusi beharko da Jose Diego Yllanesek zer zigor jasotzen duen homizidio delituagatik. Lerrootako hausnarketak, ordea, zigor zehatz berau baino, zigorrak eta testuinguruak jorratu gura ditu bere motzean. Ez dakit teknikoki zein neurritan baldintzatuko duen mediatizazioak epaiketaren emaitzan, baina epaileak lehen unetik genero biolentzia kasuetatik erabat baztertzeak epaia bete-betean baldintzatzen du. Eta epaiketan ikusi eta entzundakoekin, seguruenik berdin erabaki zitekeen aurkakoa ere.

Ez dakit 7 urteko espetxe zigorra (Jose Diego Yllanesen defentsaren eskaria), 17koa (fiskaltza) edo 20 ingurukoa (akusazioa partikularrak) eskatu eta finkatu behar ziren. Bihotzak, buruak, legediak, konparaketak... diote zazpi gutxi direla. Bizitza osorako espetxe zigorra edo heriotz zigor zaleentzat 17 eta 20 ere gutxi izango dira.

Pertsona 20 urtez preso izateak, honegatik edo hargatik, zigor soilaren ikuspegitik bakarrik izan dezake zentzua. Ertz ugarikoa da gaia eta buelta asko eman beharrekoa, baina pertsonaren duintasunari begira, mendekua eta zigorra ez litzaizkioke bergizarteratzeari gailendu behar.

Eta Iruñeko kontuez ari garela, konparazioak saihestezinak dira. Yllanesentzat bere defentsak 7 urteko espetxe zigorra eskatzen du, Gaztetxeko 12rentzat fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra Iruñeko Labriteko Aldapan errepidea besoz eta bidoiez oztopatzeagatik. Eta zenbat euskal gazte zigortu izan dituzte zazpi urtetik gora zabor edukiontziak edo kutxazain bat erretzeagatik?

Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude