Benito Fizek Karrajuan (http://karrajua.org) esanak: "Gaur egungo komunikabideak (ez hedabideak soilik) azalera ekartzen ari dira hizkuntza jakitearen kontzeptu ‘klasiko’ horren herrenak nonbait. Beharbada, Serrak dioen modura, honetara hurreratu beharko dugu gero eta gehiago: ‘Sap llengua, en cert sentit: sap satisfer les seves necessitats lingüístiques’ (Hizkuntza daki, nolabait behar izan linguistikoak asetzen daki). Zaila egingo zaigu gurean halakoei neurria hartzea. Hizkuntzari eman ohi diogun balio sinbolikoaz gainera, elebitasun-diglosiko batean hizkuntz-beharrak asetzeko estrategia instrumental ohikoa beste hizkuntza batera igarotzea denean, baina era berean, horrek akaso esan nahi digu euskarari balio komunikatibo eta instrumentala eman behar zaiola, ‘tranpa’ horiek tranpa izatetik zerbait lortzeko estrategia bihurtu daitezen denon pertzepzioan, ez hizkuntza ez jakitearen seinale lotsagarriak ".
Adorez 11 hiztegiaren egileetako Patxi Uribarrenek Berrian esanak: "Paperezko hiztegiek zein muga dituzten aztertu beharko dugu hemendik aurrera, eta paperaren etorkizuna zein izango den. Interneteko hiztegietan berba gehiago gehi daitezke; hor ez dago mugarik, eta, segur aski, ikerketak maizago egitea sustatuko du".