argia.eus
INPRIMATU
Bidaia baten irakaspenak
  • Batzuen artean ::Abentura olinpikoa

    Saure

    orrialdeak ::48

    prezioa ::16€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Txani Rodriguezek idatzi du Saure argitaletxeak argitaratu berri duen Abentura olinpikoa komikiaren gidoia. Marrazkiak Nacho Ferndandezek egin ditu eta kolorea Veronica Rosadok jarri. Miel A. Elustondori zor diogu, berriz, euskaratzea. Txanoa sailean argitaratutako lan honetako protagonistak Manuel eta bere ikaskideak dira. “Olinpiada berde” batzuetan parte hartzeko aukeratu dituzte eta horregatik, Australiatik Euskal Herrira etorriko dira, jokoak hemen egingo baitira. Abentura berriak eta lagun zaharrak, biak aurkituko dituzte bisitak iraungo duen bitartean. Eta izango da zer ikasia: adibidez, jokoak joko, irabaztea ez dela garrantzitsuena.