Teatroaren memoria

  • Hamarkada batzuk barru izango dugu jakiterik zer antzerki mota egiten den egun Euskal Herrian? Nola egiten duten lan taldeek, nola barneratzen dituzten tradizioak beren sormen prozesuan? Teatroaren munduan egun egiten denaren inguruko dokumentazioa eta memoria baseak eskasak dira. Kontziente gara horretaz? Axola zaigu?
Mundopolski
Antzerkiola Imaginarioaren 'Mundopolski: erreboltaren ziaboga'Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iazko Literatura Eskolan hitzordu aparta izan zen Mattin Irigoienek Antton Lukuren antzerkigintzari buruz eskaini zuena. Lerro hauek sinatzen dituen kronikariak ikusia zuen ordurako Fauxto, eta hasia zen Euskal kultura? liburua irakurtzen ere. Lehenago eskuratuak zituen Maiatz aldizkarian argitaratutako testuak: erreferentziaren bat bazuelakoan jo zuen eskolara. Bada, zur eta lur geratu zen Lukuren aurreko antzezlanen bideoak ikusita. Hotel du frontonekoak bereziki inpaktanteak iruditu zitzaizkion, testu idatzian ez baitzegoen dramaturgiari buruzko argibiderik: Noiz gertatu da hau? Non nengoen ni? Gazteegi nintzen akaso. Nola da posible euskaraz horrelako gauzak sortu izana eta ez edukitzea haiek nolabait asimilatzerik? Zer erakusten da antzerki eskoletan, edo eskoletan besterik gabe?

Ezagutzen al dugu benetan azken hamarkadatan euskal teatroan egin dena? Egin den hori egiteko zer bide urratu duten egileek? Hogei urte barru ikerlari dohakaberen batek euskal teatro garaikideari buruzko azterketa bat egin nahi izango balu nora joko luke? Hemeroteketara? Komunikabideetatik zirkuitu komertzialetan estreinatzen diren antzezlanen berri jaso liteke batik bat, baina haien kasuan ere sormen prozesuari buruzko argibide gutxirekin. Bestetik, Euskal Herriko teatroa ez da titularrei eta kultura agendei erreparatuta islatzen den errealitate bat soilik. Asko dira formatu txiki eta ertaineko zirkuitu aldakorretan urtez urte lanean ibili izan direnak, dabiltzanak, mota guztietako arte eszenikoak landuz: teatro obra txikiak, bakarrizketak, irakurketa dramatizatuak, performanceak, errezitaldiak, behin bakarrik egiteko sortu diren muntaiak, dantza garaikideko piezak… Etiketak etiketa, izan amateurra, merkatuaren irizpideen arabera profesionala edo ia-profesionala, zer nolako lanak dira horiek? Zertaz hitz egiten da? Zelako euskararekin? Zer dramaturgia motarekin?

Borja Ruizek Gaitzerdi taldean eta Kabia izeneko laborategian egindako lanean sarri izan ditu horrelako ideiak gogoetagai. “Antzerkiak testua ez den eremu handi bat hartzen du eta hori dokumentatzen ez bada antzerki zati bat galtzen dela esan genezake”. Ruizek Richard Schechner ikertzaileak egiten duen bereizketa ekartzen du gogora: “Idatzizko testua batetik eta ‘performance text’ delakoa bestetik, hitzarekin batera dramaturgia osoa biltzen duen ikuspegia, alegia. Ikertu nahi duten taldeek prozesuak artxibatzea ezinbestekoa da”.

Non kokatu behar litzateke Antton Lukuren Euskal kultura? liburua, kasu? Hogei urte barru Fauxtoren berri izateko ikus-entzunezko euskarria baliatu behar litzateke, testua eskuratuz gero haren osagarri, dramaturgiak sekulako indarra baitzuen antzezpenean. Kontraesan horiek gogoan, Lukuk aspaldi utzi zion teatro-testuak argitaratzeari. Euskal kultura? liburua ez da ari Fauxtori buruz modu hertsi batean, baina gakoa da antzezlanean planteatzen dena osatzeko.

Beharrak

Euskaraz ikerketa ildoei jarraituz edo esperimentazio prozesu bati erantzunez sortzen diren proiektuak ezin esan dugu ugariak direnik, baina egon badaude. Oso gutxi dira ordea dokumentatuak aurkitzen ahal diren taldeen edo proiektuen sormen prozesuak. Memoria historikoaz gain sormen prozesu berriei begira zentzu praktiko batean “erabilgarria” izan daitekeen dokumentazio mota legoke: aktoreek lantzeko ariketak, dramaturgia posibleei buruzko ereduak, teatro testuak, euskarazko antzerki terminologia komun bat…

Artezblai argitaletxeko kide Borja Relañok dioenez mugatuak dira Euskal Herriko artxiboak: “Esparru pribatuan, bakoitzak bere bizitzaren eremuko oroigarriekin bezala, antzezleek eta konpainiek gorde ohi dute materiala. Kontua da zelan. Karpetatxo batean inongo ordenu barik, argazkiak, salmenta-dossierrak, kritikak eta esku programak biltzen direla ikusi dugu. Guk dakigula ordea, ez dago Euskal Herrian lan hori esparru orokorrean egiten duenik, ez erakunde pribaturik, ez publikorik. Txotxongiloen kasuan, berriz, bada oso garrantzitsuak diren ekimen bi: Bilboko txotxongiloen dokumentazio zentroa eta Titirijai jaialdiaren inguruan sortutakoa, laster TOPIC nazioarteko txotxongilo zentroan kokatuko dena. Nonbait, ETBk ere bere irudi artxiboa izango du”. Artez aldizkariaren lanaren harira asko da gorde duten materiala. “Gure kasuan, eguneroko lana bideratzeko ezinbesteko materialak direnez, dossierrak, kritikak, testuak, esku programak eta argazkiak jaso, gorde eta artxibatu izan ditugu urteetan, inoiz Euskal Herriko antzerkiaren historia ulertzeko balioko dutelakoan edo. Material hori modu egokian gorde eta antolatzeko beharra behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu erakunde publikoen aurrean, balizko Euskal Herriko antzerki dokumentazio zentro bati emateko prest gaude. Agian antzerki eskola berri horren proiektuan sar liteke...”.

Gaitzerdikoek beren ibilbidea hasi zutenean, beste askok bezala, autodidakta moduan ekin zioten lanari, gertuko erreferentzia nabarmenik gabe eta dokumentazioaren beharra nabaritu gabe. Ruizen esanetan 2006an Kabia laborategia sortu zutenean aldatu zen hori. “Ikerkuntzara begira dagoen proiektua izanik, dokumentazio behar nabaria daukagu. Gure ideia ez da ikuskizunak sortzea bakarrik, antzerkiak eskaintzen duen mundu oparo hori ikertzea eta teorizatzea baizik. Geure prozesuak artxibatzen eta hainbat dokumentu geureganatzen saiatzen gara: beste konpainien bideoak, liburuak...”. Ruizek beren inguruan aintzat hartzeko moduko ekimenak sortu direla aipatzen du, Yorick liburudenda edo BAD jaialdia kasu, eta horietan lan prozesuaren eta ikerkuntzaren gaiek badute tartetik.

Dokumentazio eta erreferentzia praktikoen falta maila guztietan sumatzen da, baita eskolarteko proiektuetan eta ekimen herrikoi eta amateurretan ere. Joserra Fachadok Zurriola ikastolako antzerki eskola koordinatzen du: “Guretzat material didaktikoa euskaraz ez egotea akatsa da, baina erdaraz dagoena erabil dezakegu. Testuekin ordea ezin dugu hori egin. Guretzat testu falta da behar handiena”.

Fachado egun egonkortze bidean den Antzerkizale elkarteko kide ere bada. “Antzerkizale elkartean badago testuak biltzeaz arduratuko den batzorde bat: orain arte argitaratutakoak, argitaratu gabeen artean amateurrentzat baliagarriak izan daitezkeen talde profesionalen testuak, talde amateurrek egindako gidoi eta itzulpenak, antzerki tailer eta eskoletan egindakoak… Hori dena lokalizatu, bildu, euskarri informatikoan jarri, errepasatu, txukundu, eta bakoitzarekin fitxa bat egin: norentzat den egokia, pertsonaia kopurua…”.

Teknologia berrien erronka zaharrak

Egun badira teatroaren arloan egin litekeen artxibo eta memoria lanari begira interesgarriak eta erreferentzialak diren esperientziak. Armiarma webguneak kasu, literaturari egiten dion ekarpena itzela da, teatroaren arloan ere aintzat hartzekoa: Antzerti aldizkaria topa liteke sarean, testu klasikoak, eta bada Mikel Martinezek abiatutako www.teatro-testuak.com gune erreferentzialaren habia ere, besteak beste. Antzerkigintzan dabiltzanek sarri baino sarriagotan aipatzen dute Martinezek egindako lanaren eredua: sarea erabili paperak garestitu egiten duen bilketa eta argitaratze lana egiteko, modu erraz batean denon eskura jartzeko. Relañok nabarmentzen duenez, Internet bide garrantzitsua da: “Gero eta material fisiko gutxiago erabiltzen dugu antzerkigintzan. Digitalak modu fisikoan dauden kopiak eta dokumentu digital berriak antolatu beharko lituzke, eta material hori guztia Interneten eskaintzea oso ondo legoke”.

Interneten bilatzen hasiz gero, badira esperientzia propioetan oinarrituta hainbat lanen prozesuak biltzen dituzten guneak ere. Ander Lipusek Ispilu dramatikoa blogean bere ibilbide osoan egindako proiektuen materiala bildu du. Horrekin batera, teorizazioa eta erreferentzia klasiko-garaikideei buruzko sarrerak egin ditu, euskaraz maila horretan dagoen hutsunea handia baita. Esperientzia propioetatik abiatu dira halaber Kabiaren blogean.

Borja Ruizek El arte del actor en el siglo XX (Aktorearen artea XX. mendean) izeneko liburua kaleratu du berriki Artezblai argitaletxearen eskutik. “Ez nintzen eskola batera joan ikastera, eta horren ordez maisu handien liburuak irakurtzen hasi nintzen. Zailak iruditzen zitzaizkidan. Ez nekien nola eraman praktikara. Liburuarekin zailtasun hori samurrago egiten saiatu naiz. Bestalde, esan behar da, gaztelaniaz hutsunerik badago, euskaraz dena dela hutsa”. Liburuaren aurkezpenak ikus-entzunezkoa eta teatro pieza laburrak hitzaldiarekin uztartzen dituen formatuan eskaini izan ditu euskaraz. “Liburua euskarara itzultzen ari gara, baina zein formatuan aterako dugun ez dakigu, erabat defizitarioa delako”. Liburua Artezblaik antolatu duen arte eszenikoen arloko ikerketa testu lehiaketaren bidetik argitaratu da. Relañok dioenez antzerki testu asko sortzen da urtero, baina etengabe eraldatzen den artea dela kontuan izanik, egintza beraren hausnarketa bultzatzea beharrezkoa zela iruditu zitzaien. Lehiaketa euskaraz aurkezteko zabalik dagoen arren, orain arteko bi deialdietan ez da euskarazko lan bakar bat ere aurkeztu.

Antzerkiaren memoria aipatzean Patri Urkizuk luzez egin duen lana etortzen ahal da gogora. Teknologiaren garaian bizi bagara ere, hutsuneak handiak dira: nola egingo dute lan etorkizuneko balizko ikertzaileek egun egiten dena ezagutzeko? Azkenaldian ugaritzen ari dira teatroa maite dutenen ahaleginak eta ekimenak. Antzerkizale elkartearen sorrera, edo Artedramak bultzatutako ADEL bezalako topaguneak, Zarautzen Brain-storming eta Usurbilen Topa eszenika ekimenekin elkarlanean aritu izan direnak. Luhusoko Harri Xuri edo Lasierrako Azala bezalako espazioak… Ikuskizuna, ikerketa eta esperimentazioa uztartzeko ekimenak dira denak. Merkatuari estuki loturiko profesionalaren ideia desmitifikatzen ari da agian? Bideak eta kontzeptuak berrasmatzeko gogoa dago nonbait? Denborak esango du, baina oraingoz, ez du denborak idatziko.

Azkenak
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Eguneraketa berriak daude