argia.eus
INPRIMATU
Planeta guztietan euria ez da urezkoa
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko azaroaren 11
Corot
COROT-7b planeta eta COROT-7 izarra.
COROT-7b izeneko planeta COROT-7 izarraren inguruan biran dabil, eta Ilargiari Lurrarekin gertatzen zaion antzera, beti aurpegi bera erakusten dio bere eguzkiari. Aurpegi horretako tenperatura 2.300 gradukoa da, eta aldiz, beste aldean ez da zero azpitiko 220 gradutik pasatzen.

Planeta hori joan den otsailean topatu zuten COROT teleskopioari esker. Ia Lurraren bi halako da diametroan, eta sei halako masan. Atmosfera izan badu, baina hona hemen berezitasuna: “euri-frontea” azaltzen denean, harriak dira airean kondentsatzen direnak, eta “euria” egitean harriak erortzen dira lainoetatik lurrera.

Ikertzaileen arabera, planeta honen interesa “atmosferari” buruz dugun pentsamendu finkoa haustean datza; beste hitz batzuekin esanda, unibertsoan oso atmosfera desberdinak topatu ditzakegula.