argia.eus
INPRIMATU
Irakurleak galdezka: Borraja & mimosa
  • Kaixo Jakoba, galdera hauek egin nahi nizkizuke: Tolosaldean ondo ematen al du borraja landareak? Noiz  aldatzen da? Zein baldintza behar ditu? Eta bestetik, mimosa etxe ondoan ez aldatzeko entzun izandu dut.  Sustraiak oso luze eta sendoak al ditu ba? Aldez aurretik mila esker. Regina Tolosa (Amezketa).

Jakoba Errekondo 2009ko azaroaren 11

Kaixo Regina. Borrajak oso ondo emango dizu. Klima arazorik ez du izango eta zenbat eta lur hobean jarri landare ederragoa haziko da. Udaberri hasieran erein edo aldatu. Ez du aparteko behar berezirik. Borrajak badu, ordea, ugaltzeko ikaragarrizko erraztasuna. Landareren bat loratzen uzten baduzu inguruak ederki kolonizatuko ditu. Hori, badakizu, ona bezain txarra izan daiteke...
Mimosa, berriz, urzale amorratua da eta hodietan sar daiteke. Gaur egungo hodi, horma eta abarrekin, ordea, ez dut uste azarorik sortuko lizukeenik. Badaezpada, baina...