Sari makina berria

Ana Urkiza
Ana UrkizaDani Blanco
Filmek, zalantzarik ez dago, asko erakusten dute: bizitza bezalakoak direlako, esango du batek. Diskutigarria izan daitekeen arren filmetan agertzen zaigun errealitate puskaren benetakotasuna, ezin esan, erreala den puska batetik sortzen ez direnik.

Baina filmetan haina ikasten du batek bazkari edo afarietan. Mahai inguruan jartzen zarelarik, pertsonaiaz inguratzen zara. Bakoitzak bere istorioa dauka. Eta gehienek, beren istorioa kontatzeko irrikaz hasten dute oturuntza. Eta zuhurtzia eta elegantzia hain urria den garai honetan, hamaika gidoilariren lan frustratua ezagutzeko aukera izaten du batek.

Egungo berriak komentatuz hasi genuen bazkari batean egotea gertatu zait oraintsu. Eta batek, nik noizbait aipatu izan dudan euskararen gainean aplikatu beharko litzatekeen CRM delakoaren gainean galdetu zidan. Bere buruhaustea ez zen hainbeste nola funtzionatzen duen jakitea, sistemaren funtsa ulertzea bezainbeste. Funtsa, ostera, norbanakoaren gainean zuzenean lan egiteko aukera izatea eta norbanako bakoitzari neurrira egindako zerbitzua eta arreta eskaintzea besterik ez da.

Eta hor hasi zen bazkariak eman zuen gaia.

Hezkuntza Sailak emandako datuak aireratu zituen batek: Espainian, ikasleen %65ak ez duela batxilergoko titulurik erdiesten. Eta titulua lortzen duen %35 horretatik, batzuk FPra eta besteak unibertsitatera, %15ak irakurtzen omen du, urtean, ikasketekin zerikusirik ez duen beste libururen bat. Egun daukagun hezkuntza sistema guztiz anakronikoa dela esatera ausartu zen mahaikide bat. Europan atzeratuenetarikoa. Ikasle guztientzako materia edo gai berberak eta gela guztia batera eramateko sistema omen gurea. Eta hainbatetan goraipatzen dugun talentua deskubritzeko ahaleginak egin ordez, atzetik datozen ikasleak integratzeko ahalegin tzarrak egitea omen gure buruhauste nagusia. Mahaikide hau, beraz, ikasleen artean bereizketa egitearen aldekoa zen; bakoitzari bere neurrira ikasketak planteatzekoarena.

Bazkarian aurrera, “gauza” sozialari buruz hitz egitera egin genuen jauzi. Eta han, beste batek, aurreko gaiarekin lotura eginez, zera aipatu zuen: gure artean bazirela bi lagun, batak zorte ikaragarri handia izan duena eta besteak ez. Zorteduna, hain zuzen ere, bere garaian batxilergoa bukatzera heldu ez zenetako bat zen. Hark, ikasketak utzi eta berehala aitarekin iturgintzan hastea egin zuen hautu. Besteak, ikasten jarraitzea. Iturginari, babes ofizialeko etxe bat tokatu zitzaion eta berehala hasi ahal izan zuen bere neskalagunarekin bizitzen. Ikasten jarraitu zuenak, lizentziatura eta ondoko masterra bukatu arte ezin izan zuen neskarekin bizitzen hasi. Iturginak, gaur egun, etxea eta bi kotxe dauzka, eta masterra bukatu zuena, enpresa handi bateko sail baten zuzendaria da. Pozik dago hein batean, halaxe izan zedin ikasi baitzuen. Baina gau asko egiten ditu lorik egin ezinik laneko ardurak direla bide, babes ofizialeko etxerik eskatzeko aukerarik ez du izan, eta hipotekak itota daukalako umeak edukitzeko zain egotea erabaki du bikoteak. Artean, iturginak baino gutxiago irabazten du.

Eta CRMaz galdetu zuenak itsu itsuan bota zuen: “gauza” sozialean ere, multzokoak garela hemen. Denontzat berdin, beti ere, atzeren dagoenari begira. Eta ezetz, ogia ahaleginaren arabera banatu behar dela. Beharrak denok ditugula. Baina saritu behar dena ahalegina dela. Badela garaia, pausoa eman duenari begiratzekoa. Ematen duenari eman duenaren neurrian erantzutekoa.
Norbanako bakoitzari banan-banako arreta eskaini behar zaiola indartuz doan garai honetan, gai hau filma baterako gidoi lez aurkeztea proposatzera ausartuko naiz, norbaitzuek besteen azalean interpretatua ikus dezaten eurei hartzea dagozkien erabakietarako ideiak.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude