Publikoa

Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
Testu hau idazten ari denaren osotasun pertsonala (nirea, alegia) gorde beharrez, hemen aipatzen diren hainbat datu aldaturik edota ezkutaturik daude, errealitatearekiko inongo lotura saihetsi nahian.

Aurreko egunean azaldu nintzen X hiriko Y erakunde prestigioduna antolatzen ari den eta publiko porrot ikusgarria izaten ari den jardunaldietara, Z idazle ospetsuaren testu irakurraldi batera. Z, giza haragian, ikusteko aukera gutxi dauzkat. X-ko hitzaldi-areto handi batean izan zen: 500 bat eserleku eta sarrera libre zen arren, ez ginen, asko jota, berrogei ikusletik gora izanen, erdiak baino gehiago antolakuntzakoak edo jardunaldietan lehenago hitzaldia emanak. Idazle ospetsuak lehenagotik ezagutzen nion testuren bat edo beste irakurri zuen, batzuk ezezagunak; denak infernuaren ideiarekin lotuak: beraz, hainbeste maite omen duen eta bere liburuetan barra-barra agertzen den Bronx auzoa eta munduko gerrak eta etorkizun apokaliptikoa eta Dante haizatzeko aukera zabala izan zuen.

Hasieran testu ironikoak iragarri zituen: okerrenaren zain gelditu nintzen. Jendeari iragarpen hori ahazten joan zitzaion, hasieran kortesiaz irritxoekin erantzuten zuten arren (esaterako, ipuin edo pasadizo bateko politikarien zinismoa aipatzen zenean), aurrera egin ahala umore puntu hori ahaztu eta ikusleak jarrera estatiko edo extatikoagora pasatu ziren. Azken finean infernuari buruz ari ginen.

Oro har, ongi egon zen, irakurri besterik ez zuen egin, paperetik begirada igo gabe, testuen arteko lotura, poetikoa, idatzita zekarren-eta. Batzuetan izan nuen inpresio bat: Z, urte luzeetan hainbeste miretsi izan dudana, gaur, arina izan gabe ere, ez zaidala batere sakona iruditzen, eta ez dakit, eta agian ez dut jakin nahi, berak okerrera egin duen, adinarekin batera, edo nik. Gerraz mintzo, den-dena azaldu behar du, didaktizismoz: Danteren “hona sartzen zaretenok utzi esperantzak oro” espresioa, adibidez, xeheki iruzkindu, testuinguruan jarri eta esplikatu zuen. Nik (agian berezia naiz horretan) publikoa nolabait iraintzea dela uste dut, kultura minimoaren presuntzioa ere ukatzen digulako.

Nire aurrean A zegoen, irakasle eta poeta xahar-xaharra, eta ea holako azalpen infantilen aurrean zer aurpegiak jartzen zituen berari begira egon nintzen, morbo hutsez. Ez zuen, egia esan, hatzik mugitu. Esango nuke, hirutatik bat, edo hitzaldia aprobetxatuko zuen loak hartu eta digestio on bat egiteko, edo audifonoa itzaliko zuen, edo bertan hilda geldituko zen, infernuari buruzko hainbeste xinplekeria eta zirrara faltsu sufritu ordez, su eternaletara joan nahiago izan balu bezala, bere izpirituarentzat soseguaren bila. Bakean beza atseden.

Aurreko guztia gutxi balitz, hitzaldia amaitu zenean, egiaztatu nuen benetako publikorik ez zegoela; den-denak, berrogei ikusleak, mugitu ez eta aretotik irteteko nagikerian ari ziren, Z-rekin egoteko-poteatzeko-edo bezala.
Orduan, erabaki drastiko bat hartu nuen, euskalgintzaren salbaziorako, eta publiko izendatu nuen neure burua, eta handik atera nintzen.

X-ko areto hori barrutik eta kanpotik ezagutzen baduzue, jakingo duzue zein korridore luzeak dituen eta zein plaza luze-zabala, bada, zin egiten dizuet, lasterka egin ez arren (hori erraz sinetsiko didazue), atzera begira eta inork ez zidala jarraitu, ezta urrutitik ere.

Zeinen zaila den, eta bat zeinen bakarka sentitzen den publikoa izanik.

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude