“Literatur atalen sorta” ekarri ohi du izenburuaren azpian Idatz & Mintz aldizkariak. Eta 47. zenbaki honetan ere, horixe ekarri du Labayru ikastegiak argitaratu ohi duen agerkariak: literaturari buruzko artikuluak, eta sorkuntza lanak. Zenbaki honetan aurkitzen ditugun sinaduren artean, Adolfo Arejita, Jabier Kalzakorta, Iratxe Ormatza, Miren Ibarluzea, Amaia Iturbide, Joseba Aurkenerena eta Lontzo Zugazaga daude, besteak beste. Andres Urrutiak ere idatzi du, Max Rouquette idazle okzitaniarrari buruz. Eta aldizkariarekin, separata moduan, Jose Gorostizaren Amaibako heriotza poesia liburua ere argitaratu dute zenbaki honetan. Josu Landak euskaratu du lan hori gaztelaniatik.