argia.eus
INPRIMATU
Dekretuari ezetz
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko urriaren 27a
Espainiako Justizia Ministerioak Ibarretxeren garaiko dekretuari, epaitegietako langileak euskalduntzeko dekretuari, kontra egin zion eta orain Auzitegi Nagusiak osotasunean ez bada ere partzialki arrazoia eman dio Justizia Ministerioari. Auzitegi Nagusiak erabaki du, adibidez, hizkuntz eskakizuna ez dela lanpostu guztietan ezarri behar, eta ohar eta jakinarazpenak euskaraz argitaratzea ez dela derrigorrezkoa. Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko du Justizia Ministerioaren erabakiaren kontra.

Gai honi helduz, Tiraka blogean egorospe erabiltzaileak hausnarketa polita egin du: “Eta nik neure buruari: zergatik matraka hori Auzitegiak hartutako erabakiarekin? Zertarako behar dugu Justizia euskalduntzea? Ez irririk egin, eta oldoztu. Zein da helburua? Nik ez dut dudarik: ikaragarri aurrera egingo genuke, ez denek euskaraz ikasiz, baizik eta 10etik 3k erabiliz, nahiz gainerako zazpiek berba bat ere ez jakin euskaraz. Aaaaaamigo, hitz horiek latzak eta potoloak dituk! Hemen kontua denak euskarazko klaseetara bidaltzea omen da, euren titulutxoak atera eta oposizio, lehiaketa eta lekualdaketetan aurkeztu”.