Hizkuntza zerbitzuak kohesio soziala lortzeko

  • Iñaki Arruti Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Udaleko euskara teknikaria da. Udan, Gironan izan da hizkuntza aniztasunari eta komunikazioaren teknologiei buruzko kongresuan. Katalanaren lurralde guztietako hizkuntza zerbitzuak elkartu ziren bi egunez.
Mahai-inguruetako bat
Mahai-inguruetako batIñaki Arruti
Gehienetan izan ohi da aberasgarria norberaren txokotik atera eta beste txoko batzuetan zer eta nola egiten duten behintzat ikustea eta, hala bada, aberasgarria alegia, ikastea. Niri ere hala suertatu zait udara honetan Gironan, Convit kongresu horretan. Udaletako, unibertsitateetako, justiziako eta beste hainbat eremutako hizkuntza-zerbitzuetako kideak bildu ziren bertan. Principatekoak gehienak, Andorra, País Valencià eta Balear Uharteetakoak gutxiago. Alguerrekoa eta Aragoiko La Franja de Ponentekoa, bakanen bat.

Motiboa oso gertukoa

“Kongresua jaio da sarri konpartimentu estankoetan gehiegi lan egiten delako, nahiz eta helburuak konpartituak izan, alegia, katalanaren gaitasuna eta erabilera hedatzea helburu izan. Aldi berean, azaltzen ari dira etorkizunerako erronka berriak, gure lana eta gure helburuak birplanteatzera garamatzatenak eta, komeni da lan hori modu koordinatuan, sinergiak aprobetxatuz eta baliabideak optimizatuz egitea”.

Kongresuaren web-orrian jasota dauden hitzak dira, baina gure txostenen batetik ateratako paragrafoa ere izan zitekeen, goitik eta beheraino.

Izena, berriz, aspaldikoa

Convit izenak 1901ean Antoni Maria Alcover mallorcarrak argitaratutako Lletra de convit manifestuan du oinarria. 60 urte iraungo zuen obra erraldoi baten hasiera puntua izan zen. Idazle mallorcarrak katalanaren lurralde guztietako herritar eta idazleei idatzi zien bakoitzak bere inguruko lexikoaren aldaera guztiak sistematikoki jaso zitzan gonbidatuz eta argibideak emanez. Hortik jaio zen katalanek hainbeste estimatzen duten Diccionari català-valencià-balear (DCVB). Gizaldi bat geroago gertatu izan balitz, ezagutzaren eta proiektuaren gauzapena konpartitzeko modua kontuan izanik, “Diccionari 2.0” edo tankerako izenen bat jarriko liokete.

Programa gaur-gaurkoa

Genís Rocak Hostings vingueren que de casa ens tragueren (Hostingak etorriko dira eta etxetik botako gaituzte) jarri zion izenburua jardunaldietako ponentzia interesgarrienetako bati, gaztelaniazko esaerari parekotasuna eginez, digitalizazioak dakarzkigun aldaketak laburtu nahian. Enpresa eta erakundeek sare sozialekin egin ditzaketen erabileretan aholkularitza estrategikoa egiten duen enpresako zuzendaria den jaun honek –nahiz eta Historian lizentziaduna izan eta arkeologiako espezialitatea egin–, “modernitateak” azken 30 urteetan izan duen bilakaera azaldu zuen azkar eta ongi, bai! Usoak hegan egiten duen moduan. Berriz ere izango dugu katalanek duten komunikazio-gaitasunaren inbidia.

80ko hamarkada makinariaren (informatikoaren) hamarkada modura izendatu zuen, 90ekoa, berriz, programazioarena (…), mende berriko lehendabiziko hamarkada, aldiz, nola ez!, sare sozialena (xarxes socials). Lehen herriko plazan eta kalean paseatuz sozializatzen omen ginen –gero prentsa, irratia, telebista, Internet…–, orain aldiz blogetan, txateatuz… Bere aitonaren bizitzak eta bereak izandako aldaketak irudikatuz, teknologiaren definizio praktiko batera ere eraman gintuen: “teknologia berria” deritzogun hori horrela da benetan, teknologia eta berria alegia, baldin eta zu jaio ondoren sortutakoa baldin bada. Lehenagokoa baldin bada, berriz, edozer dela ere, ez da teknologia eta ez da berria, zurekin “normal” bizi den beste zerbait baizik.

Sigueu moderns, llegiu els clàssics (Izan modernoak, irakurri klasikoak) esaldiarekin amaitu zuen, baina digitalizazioaren kokapen ezin interesgarriagoa egin zuen eta geure buruaz barre eginaraziz egin ere.

Kongresuaren helburuei jarraituz, lotura interesgarria zuen programak datozkigun erronka berriak eta hizkuntza-zerbitzuetako langileen perfil profesionalak beharko dituen ezaugarri berriak uztartu nahian. Ildo horretan ere ekarpen interesgarriak izan ziren hizkuntzen irakaslearen eta itzultzailearen lan-modu eta esperientziak mahai gaineratzerakoan. Nik, ordea, hizkuntzen normalizazio-lanetako beste lanbide soslai batekiko interesa nuen, teknikari/dinamizatzailearena hain zuzen ere, eta hor, hanka motz ikusi nituen, oso.

Aspaldiko txostenetan irakurtzen genuen Kataluniako hizkuntza-zerbitzu publikoetako lan-eremu (eta lanbide) nagusiak hiru zirela: formació, traducció i assessorament eta dinamització. Bi lehendabizikoak garatzen jarraitzen dute, baina dinamització horretaz ahazten ari ote diren kezka buruan bueltaka ibili nuen eta, bertan lanean ari diren batzuekin hitz egin ondoren, kezka zentzuzkoa eta erreala ere badela baieztatu ahal izan nuen. Alegia, eskolak nola eman eta itzulpenak nola egin gero eta hobeto –eta IKTen potentzialitatea aprobetxatuz– ari direla, baina ikasleak hiztun eta hizkuntza gaitasundunak erabiltzaile eta kontsumitzaile nola bihurtu (IKT eta guzti) ez dut ikasgai handirik ekarri –han ere zakurrak oinutsik!, esango du norbaitek–.

Hizkuntza aniztasunaz eta etorkinez –bidenabar esan dezadan han nouvinguts, etorri berriak, deitzen dietela– ere aritu ziren hemen laburbiltzeko zail gertatzen zaidan erara, baina han ere, etorri berriekin zer egin baino garrantzitsuagoa da etorri berriak ez direnek beraiek zer egiten duten etorri berriek zer egin jakin dezaten.

Hizkuntza-zerbitzuen izaeraren ikuspegi berri baten jabe ere egin nintzen. Guk gure zerbitzuak zerbitzu kultural bezala ulertu ohi ditugu sarri (ondare linguistikoaren sustatzaile…). Hori ezeztatu gabe baldin bada ere, hizkuntza-zerbitzu publikoak gizarte-zerbitzu modura ere ulertzeko ikuspegia mahai gainean jarri zen, haren zeregin nagusietako bat herritarren ongizatea den heinean, bazterketa soziala ekidin eta kohesio soziala sustatzen duten heinean eta herritarrek aukera berdintasuna izan dezaten ahalegintzen diren heinean.

Molts recursos… i bon ambient

Horrelakoetan ohikoa den bezala, dibertimenduak ere izan zuen tartea. Musika alde batetik: De Calaix bertako folk taldea, etorri berriez osatutako Coral de l'Associació Àkan, Perpinyàko Mus-Cat taldea eta Mallorcako Xurí i Pipiu glosatzaileak. Erakusketak bestetik: Consorci per a la Normalització Lingüísticaren XX. urteurrena, katalanez dauden aldizkari guztiak biltzen dituen Quiosc-cat, FOLC gizarte-mugimenduaren Realitat i vitalitat de la llengua catalana eta Associació en Defensa de l'Etiquetatge en Catalàrena. Eta sariak azkenik: Matilde Aragó magistratuari bere ibilbideagatik bat, eta Miquel Català gazteari bestea, Europako parlamentuko webgunea katalanera itzultzeagatik (ez ohiko bideetatik) bestea.

Txalo gehien, ordea, aurtengo Premi d'Honor de les Lletres Catalanes izan den Joan Solà linguistak jaso zituen. Estimatua inondik ere bertaratu zirenen artean haren ibilbidea eta Parlamentuan egin zuen hitzaldia.

Fins aviat

Laster arte esanez amaitu zuten ekitaldia, hurrengorako bere burua eskaini zuen udal ordezkariren bat ere tartean zela. Aukera izanez gero, merezi du Convitatua izatea.

Azkenak
Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Eguneraketa berriak daude